→Basauri

Azoka solidarioa, DJ Skywalker eta kontzertuak, ‘Txarraskate 15 urte’ jaian

Basauriko Txarraska gaztetxeko skate guneak 15 urte bete ditu eta ospatzeko hainbat jarduera prestatu dituzte urtarrilaren 21ean

Txarraskate 15 urteko kartela // Dani García

Basauriko Txarraska gaztetxeko skate guneak 15 urte bete ditu (2008-2023) eta ospatzeko hainbat jarduera prestatu dituzte datorren urtarrilaren 21ean (asteburu honetan), ‘Txarraskate 15 urte’ jaian.

18:00etan azoka solidarioa antolatu dute skate materialarekin (arropa, zapatak…) eta saioa DJ Skywalkerrek girotuko du. Txarraskatik iragarri dute ekarpenak egin daitezkela ere (betiere egoera onean dagoen materiala bada). Azokan irabazitako diruarekin gaztetxeko gunea mantentzera bideratuko dute.

19:00etan ‘Kurba Massacre Skate Sesha’ antolatu dute eta sariak Fvck Skateboarding dendak banatuko ditu.

21:00etan Agur, Üda, Akëer galdakoztarrak eta El Pilo taldeen kontzertuen txanda izango da. Sarrerak 5 eurotan daude.

 

Ioritz eta Pablo (Txarraska Gaztetxea): “Norberaren bizitzaren jabe izaten saiatzen gara”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak