→Basauri

Txirri, Mirri eta Txiribitonek ‘Zoro Gaitezen’ ikuskizuna ekarriko dute Basaurira

Azaroaren 27an Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazo mitikoak izango ditugu Social Antzokian ‘Zoro Gaitezen’ ikuskizunagaz. Saioa 12:30ean izango da eta sarrerak 6 eurotan eros daitezke.

Txirri, Mirri eta Txiribitonek azkeneko “Dantzan” eta “Erromirria” ikuskizunen arrakasta ona ikusita, bide beretik ‘Zoro Gaitezen’ obra sortu dute. Antzerkia, komedia, pailazotza eta dantza, baina batez ere martxa uztartzen dituena. Taldearen betiko kantak abestuko dituzte, “Paristik Natorren”, “Txirri, Mirri eta Txiribiton”, “Altza Pelipe”, etab. Bihurrikeriak ere ez dira faltako.

Txirri, Mirri eta Txiribiton 1972an sortu zuen Xabier Otaegik, Txirriren papera egiten zuenak; Jose Ignazio Ansorena, ‘Piter’, Mirri eta Txema Vitoria Txiribitonen paperean. 2013an jarduera utzi eta Peru Ansorenak, Kattalin Ansorenak eta Juanma Zalduak ordezkatu zituzten, hurrenez hurren. Goiko bideoa 1998ko saioa duzue.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak