→Basauri

Erasmus 2021-2027 akreditazioaren ziurtagiria jaso du Basauriko Urbi BHI ikastetxeak

Iazko abenduaren 16an Erasmus 2021-2017 Akreditazioaren ziurtagiria eman zioten Basauriko Urbi BHI Ikastetxeari

Urbi institutukoak, ziurtagiriarekin // Urbi BHI Institutua

Iazko abenduaren 16an Erasmus 2021-2017 Akreditazioaren ziurtagiria eman zioten Basauriko Urbi BHI Ikastetxeari Erasmus+ eta Twinning proiektuetan azken urteetan egindako lanagatik. Ekitaldia Bilboko Burtsa eraikinean antolatutako Erasmus+ jardunaldietan ospatu zuten.

Bizkaiko Berritzeguneak antolatuta, bertan, Erasmus+ web berriaren argibideak emateaz gain formakuntza tailerrak eta Botika Zaharreko ikasleen bidaien esperientzien kontaketaren berri izan zuen Urbi ikastetxeko Nazioartekotze Batzordeak: “Oso topagune interesgarria izan zen, han egon ziren hainbat irakasle eta Erasmus + proiektuetako partaideek beren esperientziak partekatu ahal izan zituzten eta, modu honetan, EAEn dauden beste institutuetako errealitateak ezagutzeko aukera izan zuten”, azaldu digu Karmele Lopez de Abetxuko Urbi Institutuko irakasleak.

Ikasturte honetan Urbiko ikasle eta irakasleek Txekiar Errepublikako Pilseneko Gymnázium Luďka Pika ikastetxea bisitatuko dute. Eurekin eta beste 4 ikastetxerekin batera (Lycée Jean Hinglo, La Reunión irla, Frantziakoa; IES Sánchez Lastra  Asturiaseko Mieresekoak; Rødovre Gymnasium Danimarkako Rødovrekoa eta Liceo Gargallo Italiako Siracusakoa) Alejandria eTwinning proiektuan lanean dihardute kurtso osoan zehar.

“Urbiko BHI institutoa harro dago hainbat ikaslek eta irakaslek Erasmus+ proiektuaren barnean egindako lanaz, eta pozik  hurrengo erronkek emango diguten aukera ezinhobea proiektu berrietan murgildu eta ikasten jarraitzeko” dio Jon Ugutz Ezkurdiak Urbi ikastetxeko Erasmus+ proiektuetako arduradunak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak