→Basauri

Basaurik 500 zuhaitz baino gehiago landatu ditu 2022an, herritarrek hala eskatuta

Basauriko Udalak Udalak 125 zuhaitz eta 400 zuhaizka landatu zituen 2022an

Zuhaitzak Bizkotxalde parkean // Geuria

Aurrekontu parte-hartzaileen egitasmoen artean, basauriarrek zuhaitz-eremuak handitzeko eta basoberritzeko proiektua aukeratu zuten, besteak beste, eta Udalak 125 zuhaitz eta 400 zuhaizka landatu zituen 2022an.

Landaketak Basozelaiko futbol zelaiko ezpondan eta skate parkean, Bidebietako LHIIko sarrerako parkean eta Gernika kaleko amaierako ezpondan egin dituzte gehienbat. “Gainera, auzotarrek 25 zuhaitz handi eta 235 zuhaixka landatu dituzte ibaiertzean”, azaldu dute Udaletik.

Ramon Kareaga eta Etxe Maitia egoitzaren inguruetan 75 zuhaixka landatu dituzte ere, 65 agapantus eta 10 hebe hain zuzen ere.

Bestalde, zonalde jakin batzuetan zuhaitzak kendu behar izan dituzte. Leon kalean 12 kendu dituzte kale-argiak ipintzeko. Birlandatzeko egoeran zeuden bi Leon kale inguruan landatu dituzte. Igelaren pasealekuan 55 bananondo moztu behar izan dituzte sustraiek zorua apurtzen ari zirelako. Horien ordez, Basauriko bestelako lekuetan beste 55 landatu dituztela azaldu dute udal ordezkariek.

Iazko uztailean berdeguneei, lorategiei eta hiri arbolak zaindu eta kudeatzearen inguruko ordenantza onartu zuen Basauriko Udalak udalerrikoberdegune eta lorategiei babes gehigarria emateko.

Espezie ugari

Landatu dituzten espezieak ez dira gutxi eta hementxe guztiak zerrendatu ditugu, jarraian:

– 445 zuhaixka

– 65 agapantus

– 55 bananondo

– 15 lizar

– 15 urki

– 13 gereziondo

– 10 astigar gorri

– 10 hebe

– 10 sahats

– 5 arte

– 5 pago

– 3 almez

– 3 ezki

– 3 lagerstroemia

– 3 lore-udareondo

– 3 haltz

– 3 sagarrondo makatz

– 3 elorri

– 3 amodio-zuhaitz

– 2 udareondo

– Makatz 1

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak