Basaurin kultura eta kirol mugimendu handia dago, baina egun ez dago agenda bateraturik. Hori dela eta, Udalak sistema bat garatu du dagoeneko: “Udalerriko agenda modu zentralizatuan kudeatu eta antolatu, eta informazio hori herritarrei eta bisitariei zenbait kanaletatik helarazteko aukera ematen digu“, dio Asier Iragorri Teknologia Berrien zinegotziak. Bitartean, gailu mugikorretarako aplikazio bat lantzen ari da Udala, udalerriko ekitaldien agenda kontsultatu ahal izateko. Appa sistema guztiekin bateragarria izango da (Android, IOS eta Windows Phone) eta udal-arduradunek aurreikusi dutenez uda honetan jar daiteke martxan.
“Dagoeneko azaldu diegu herriko elkarte eta taldeei agenda bateratua martxan jarriko dugula, eta animatu ditugu bakoitzaren jarduerei buruzko informazioa guri helaraztera, agenda horretan sartu ahal izateko“, gaineratu du Iragorrik. Era berean, azpimarratu du tresna berri hau “oso lanabes indartsua izango dela, Basaurin aisialdirako dagoen eskaintza oparoa ezagutzera emateko“.
