Pregoia irakurri eta txupina bota ostean, Basauriko jaietako koadrilen jaitsiera dator. Basajaunak koadrila izan da aurten lehena eta, hortaz, Eskarabileraren zaindaria, baita alkate txikiak izateko aukera izan duena ere.
Tartean, ehunka eta ehunka mozorro, jantzi, dantza eta algara sanfaustoei hasiera emateko. Galaxietako gerrak, dinosaurioak, baleen arrantzak, zezenak eta idiak ikusteko aukera izan dute basauriarrek. Horiek guztiak, 120 argazkitan laburbilduta.
