1.200 euro Gaizka Hernandez basauriarrarentzako bideratuko dituzte eta gainontzeko 3.498 euroak La Cuadri del Hospi taldearentzat izango dira.
Basauriko jaietako koadrilek orotara 4.698 euro lortu dituzte urriaren 10etik 18ra bitartean sanfaustoetan ospatu ziren hainbat ekintza solidarioetan. Esate baterako, Hauspoak koadrilak urtero antolatzen duen Elkartasun Azokak 1.200 euro lortu zituen. Zebateko hori Angelman sindromea duen Gaizka Hernandez Yagüe basauriarrarentzako izango da.
Bestetik, 3.498 euro beste jarduera solidarioen bidez lortu zituzten -hala nola, hirigihar-jana, sardina-jana, odoloste-jana, pintxo-porroi solidarioa, txokolatada, txakur arrazadunen eta arrazarik gabekoen III. lehiaketa solidarioa eta makilu dastaketa-. Zenbateko hori La Cuadri del Hospi taldearentzat izango da.
