Kirol instalazioetako desfibriladore erdiautomatikoen (KDEA) dotazioa eguneratu eta handitu egin du Basauri Kirolak udal erakundeak.
Guztira, 5 desfibriladore daude gaur egun Udalaren kirol erakundearen instalazioetan eta horietako bi berriak dira: San Migeleko futbol-zelaikoaren ordezkoa eta Artunduagako futbol-zelaian. Horiek horrela, orain desfibriladoreak daude Urbiko eta Artunduagako kiroldegietan eta Soloarteko, San Migeleko eta Artunduagako futbol-zelaietan.
