Urriaren 3an eta 4an ospatuko da Basozelaiko Gizarte Etxean Open Rubik txapelketa. Dagoeneko 26 lagunek eman dute izena, Frantziatik, Perutik eta Espainiatik eratorriak.
Euskal Rubik Elkarteak 2015eko Basauriko Open txapelketa antolatu du. Urriaren 3an eta 4an izango da Basozelaiko Gizarte Etxean 10:00etatik aurrera. Bertan 2x2x2, 3x3x3, 4x4x4, 5x5x5 eta 6x6x6 tamainako puzzleak ebatzi beharko dituzte parte-hartzaileek, baita pyraminx, megaminx, clock, magic eta square 1 bezalako formak ere. Are gehiago, modu ezberdinetan ebatzi beharko dute Rubiken kuboa, hala nola, esku bakar batekin, itsu-itsuan edo oinekin.
BASAURI OPEN RUBIK – TXAPELDUNAK
