→Basauri

Basauriko Udalak 119 aparkaleku alokatu ditu Soloarteko garajean

basauri soloarte garajeak 2015

Soloarteko garajeak dituen 275 partzeletatik 119 alokatu ditu Basauriko Udalak, 2013ko otsailaren 14tik. Libre dauden horiei ere erosteko aukera ematen duen alokairuaren formula aplikatzearekin ados agertu ziren alderdi politiko guztiak, Ogasun eta Ondareko Informazio Batzordeak joan den azaroaren 19an egindako bileran.

Basauriko Udalak, 2007-2011ko Gobernu Taldeak enpresa sustatzailearekin sinatutako akordioari jarraituz, 275 aparkaleku erosi behar izan zituen Soloarteko garajean, 6,4 milioi euroren trukean; gero, aparkaleku horiek alokairuan jarri zituen, erosteko aukerarekin. Gaur egungo udal arduradunek formula horri heldu zioten, hain zuzen ere, aintzat hartuta gaiari buruz agindutako txosten fiskal batean ondorioztatutakoa: hala eginez gero, Udalak BEZa berreskuratu ahal izango zuen aparkalekuak eskuratu eta hurrengo urtean, eta ez gradualki, alokairuengatiko konpentsazioak eginez. Aparkaleku horien alokairuek 205.613 euro ekarri dizkiote Udalari, 2013ko otsailetik 2015eko urrira bitartean.

Soloarteko garajeko bigarren solairuan aparkaleku bat erosteko aukerarekin alokatzeak –lehenengo solairuko guztiak alokatuta baitaude- hilean 56,67 euro balio du. Errentariek aparkalekua erosi ahal izango dute, gehienez ere, hamar urteko epean, eta erosteko unean, aparkalekuak duen prezioari kendu ahal izango diote ordura arte alokairuaren truke ordaindutakoa (BEZa izan ezik).

Aparkaleku horietako bat alokatu nahi dutenek eskaera-orriak jaso ditzakete Herritarrei Informazioa eta Arreta emateko Bulegoan (HIAB9, udaletxeko beheko solairuan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak