→Basauri

Baskonia zubia trafikora irekita dago; Basaurirako sarbidea Etxebarritik bakarrik egin daiteke momentuz

12:00etan ireki dute Baskonia zubia ibilgailuentzako. Basauriko irteera normaltasunez erabili daiteke; sarbidea Etxebarritik bakarrik egin daiteke momentuz.

Baskonia zubia, trafikora irekita / Geuria

12:00etan ireki dute Baskonia zubia ibilgailuentzako. Basauriko irteera normaltasunez erabili daiteke; sarbidea Etxebarritik bakarrik egin daiteke momentuz. Langileak piboteak kentzen ari dira Galdakaotik datozen ibilgailuek lehenbailehen zeharkatu dezaten zubia. Ireki arte, Etxebarrin egin beharko dute norabide aldaketa.

Trafiko fluxua arintzeko

Basauritik irteten diren ibilgailuen trafikoa areagotzeko eta, horren bidez, ordu jakin batzuetan inguruko kaleetan ematen diren auto-pilaketak saihesteko berreraiki dute Baskoniako zubia. Basauritik irteteko bi errei ditu zubiak eta sartzeko bakarra. Era berean, bi aldeetan oinezkoentzako bideak ditu eta alde batean bidegorria.

Bederatzi hilabete ondoren, berrireki dute Baskoniako zubia. Urriaren 11n oinezkoentzako zabaldu zuten eta hilaren 23an, 12:00etan ibilgailuentzako irekiko dute.

Obrak 2 milioi euro inguruko inbertsioa izan du. Bizkaiko Foru Aldundiak 1.646.951 euroko diru-laguntza eman dio Udalari, eta Udalak 300.000 euro ordaindu ditu, besteak beste, proiektua idazteko eta obra zuzentzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak