→Basauri

Basozelaiko Sanjuanak aurten ez dituztela ospatuko erabaki dute auzotarrek

“Aurretik ia dena prestatuta eduki arren, eta pena handiz bada ere, aurtengo auzoko jaiak, San Juanak, bertan behera uztea erabaki dugu”. Idatzi baten bidez zabaldu du erabakia ‘El Maño’ Basozelaiko Auzokideen Elkarteak.

Koronabirusak eragindako egoera bereziaren aurrean, senideren bat galdu duten auzotarrei doluminak eman dizkiete. Izan ere, Basauriko Kareaga, baita Basozelai auzoa ere, birusak gogor jo ditu iragandako martxotik. “Auzoko gaiekin jarraituko dugu, eta urtean zehar antolatzen dugun ekimenen bat egiteko aukera azalduz gero, horretan izango garela jakin dezazue”.

Basozelaiko jaiekin batera, Pozokoetxeko jaiak ere ospatzen dira Basaurin. Basozelaiko auzo elkartea izan da lehena erabakia hartzen. Hala ere, jaiak bertan behera geratu arren, San Juan suak egin daitezkeen edo ez zalantzaren inguruan ez dute erabakirik agertu udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak