Sareak

☉ Basauri

BAT Musika Topaketak Euskal Herriko abesbatzak ekarriko ditu Basaurira

Basauriko Ahots-musika Topaketak (BAT) bere 43. edizioa ospatuko du aurten. Irailaren 30etik azaroaren 12ra bitartean izango da.

|

Basauri BAT Gospel Living Water Korua

Basauriko Ahots-musika Topaketak (BAT) bere 43. edizioa ospatuko du aurten, irailaren 30etik azaroaren 12ra bitartean. Basauri Koral Elkarteak antolatzen du urtero jaialdia: “BAT-arekin dugun hitzorduari leialak gara eta aurtengoa oso berezia izango da“, dio Gorane Intxaurraga Koral Elkarteko presidenteak. Izan ere, 70. urteurrena ospatzen ari dira aurten elkarte moduan.

Era berean, “itzelezko” edizioa prestatu dute: “Hasierako Musika Topaketaren esentzia berriro itzuliko da Basaurira. Hain zuzen ere, Euskal Herriko abesbatzek osatuko dute aurtengo programa“, dio Intxaurragak. Artziniegako Bleibet taldea (Araba), Azkoitiako Iraurgi Abesbatza (Gipuzkoa), Aiegiko Camino de Santiago korala (Nafarroa), Bilboko Aho Batez Abesbatza (Bizkaia) eta Basauriko Soinu Bidea (Bizkaia) izango dira gonbidatuak, baita Basauri Koral Elkartea bera ere (nagusiak, gazteak eta txikiak).

BAT 2016 – Egitaraua

Irailak 30, ostirala

20:30 Kalejira Soloarte auzotik, Basauri Koral Elkartearen eta Etxebarria Aita-Semeak trikitilari eta pandero-joleen eskutik

Urriak 1, larunbata

20:30 Bleibet Koral Taldea (Artziniega, Araba) San Pedro elizan

Urriak 22, larunbata

20:30 Iraurgi Abesbatza (Azkoitia, Gipuzkoa) San Pedro elizan

Urriak 29, larunbata

20:30 Camino de Santiago Korala (Aiegi, Nafarroa) San Pedro elizan

Azaroak 5, larunbata

20:30 Soinu Bidea (Basauri, Bizkaia) San Pedro Elizan

Azaroak 12, larunbata

20:30 Basauri Koral Elkartea + Basauri Koral Txiki + Basauri Koral Gazte + Aho Batez Abesbatza (Bilbo, Bizkaia) + Biarte Dantza Eskola Social Antzokian. Sarrerak: 5 euro

☉ Basauri

Basauriko Argazkilari Elkarteak 15 urte beteko ditu aurten

|

Basauriko Argazkilari Elkarteko kide batzuk Asier Iragorri eta Maria Larrinaga udal ordezkariekin // Basauriko Argazkilari Elkartea

Basauriko Argazkilari Elkarteak 15 urte beteko ditu aurten. 2011n sortu zuten elkartea zaletu batzuek argazkigintza ikasi, praktikatu eta zaletasuna hobetzen jarraitzeko helburuarekin.

“Basauriko Udalak berak antolatu eta diruz laguntzen dituen Ibaiganeko argazki-tailerreko ikastaroetan parte hartzen duten zaleak hurbiltzen saiatzen gara gure elkartera, baita zaletasun bera duten pertsona guztiak ere, zaletasun hau sustatzen jarraitu ahal izateko”, diote elkarteko ordezkariek.

Basauriko Argazkilari Elkarteak egoitza du Leon kaleko 13. zenbakian, eta hamaika ekintza antolatzen dituzte. Esaterako, ikasteko eta aholkuak emateko asteroko bilerak, argazkigintzari buruzko hitzaldiak, irteerak hilero, hileroko erronka bat, erakusketak edota Basauriko beste talde eta elkarte batzuekin lankidetzak.

“Gaur egun Euskadiko Argazkilari Elkarteko kideak gara, eta harremanak ditugu Euskadiko eta Euskaditik kanpoko beste argazki-elkarte batzuekin”, diote.

Urtarrilean Asier Iragorri alkateak eta Maria Larrinaga Kultura arloko zinegotziak bertatik bertara ezagutu zuten Basauriko Argazkilari Elkartearen jarduna eta euren lokala bisitatu zuten.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Zigor Orbe preso basauriarra aske geratu da kondena osoa bete ostean

|

Argazkia: Etxerat

Zigor Orbe Sevillano preso basauriarra aske gelditu da zigor osoa bete ostean.

2004an atxilotu zuten Orbe Basaurin autobus bat erretzegatik, gidaria barruan zegoenean.

Frantzian atxilotu zuten eta 2010ean Espainiako estatuaren esku utzi zuten.

2021ean Cadizetik Zaballako espetxera lekualdatu zuten zigorraren hiru laurdenak betetzear zituenean. Orduan, Espetxe Erakundetik esan zutenez, indarkeria gaitzetsi zuen, bere gain hartu zuen biktimei egindako kaltea eta haien erreparazioaren alde egin zuen.

2022an hirugarren gradua onartu zioten eta 2023ko abuztutik baldintzapeko askatasunean zegoen. Orbek zigor osoa bete du.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Txikientzako eta helduentzako euskarazko antzezlanak taularatuko dituzte otsailean Basauriko Social Antzokian

Umeentzako ‘Bazen behin…’ eta nagusientzako ‘Arizona’ antzezlanak izango dira Social Antzokian, euskaraz

|

Otsailaren 27an Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek 'Arizona' antzezlana ekarriko dute Social Antzokira // Argazkia: Javier Naval, Txalo Produkzioak

Social Antzokiak euskarazko bi antzezlan taularatuko ditu otsailean, bat txikiei zuzendutakoa eta bestea helduei zuzendutakoa.

Otsailaren 22an, igandez, 12:30ean Tiritirantes konpainiak ‘Bazen behin…’ lana ekarriko du Basauriko antzokira. Emanaldia 3 urtetik gorako umeei dago zuzenduta eta zirkua, magia eta musika bezalako disziplinak ikusi ahal izango dira. Sarrerak salgai daude 6 euroan.

Eta, otsailaren 27an, ostiralez, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek ‘Arizona’ antzezlana ekarriko dute (20:00). Mugei, migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugei buruz hausnartzera gonbidatzen du lanak umorea erabiliz. Sarrerak salgai daude 10 euroan, eta Social Antzokiko bazkideek 5 euro ordainduko dituzte.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Lau gizon atxilotu dituzte Basauriko metalurgia enpresa batean lapurreta egiteagatik

Lapurreta iazko abuztuan gertatu zen, eta Ertzaintzak adierazi duenez, “balio handiko” lehengai metalurgikoa lapurtu zuten

|

Ertzaintzako ibilgailuak // Geuria, artxiboa

Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak 25 eta 50 urte arteko lau gizon atxilotu dituzte Basauriko industria-pabiloi bateko metalurgia enpresa batean lapurreta egitea leporatuta.

Lapurreta iazko abuztuan gertatu zen eta Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, “balio handiko” lehengai metalurgikoa lapurtu zuten.

Atxiloketak Gernikan, Sestaon eta Portugaleten egin dituzte.

Gainera, lau pertsona horiei joan den urtarrilaren 19an Miranda de Ebroko enpresa batean egindako lapurreta ere egotzi diete. Kasu hartan 6.000 kilogramo kobre lapurtu zuten, 51.000 euro inguruko balioa zuena.

Bi delituetan atxilotuek zulo bat egin zuten enpresetan sartu eta lapurreta egin ahal izateko. 

Atxilotuei indarrez lapurreta egitea eta talde kriminaleko kide izatea leporatu diete.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Emakume bat atxilotu dute Basaurin espetxean droga sartzen saiatu denean

Emakumeak 67 urte ditu eta osasun publikoaren aurkako ustezko delitua egotzi diote. Era berean, berarekin zegoen 29 urteko beste emakume bat ere identifikatu du Ertzaintzak

|

Emakumeari aurkitutako droga // Ertzaintza

Ertzaintzak 67 urteko emakume bat atxilotu zuen atzo Basaurin, espetxean haxixa sartzen saiatu zenean, preso bat bisitatzera joan zela aprobetxatuz.

Susmoak jarraituz, preso batentzako zen pakete bat ikuskatu zuten. Beroki bat aztertu eta miatu ondoren, forruaren barruan ezkutatuta 300 gramo haxix zituzten zazpi poltsatxo aurkitu zituzten.

Gauzak horrela, momentuan bertan atxilotu zuten emakumea. Osasun publikoaren aurkako ustezko delitua egotzi diote, eta polizia-eginbideak bete ostean, aske utzi zuten.

Era berean, akusatuarekin zegoen 29 urteko beste emakume bat ere identifikatu zuten agenteek. Bere aurka eginbideak ireki dituzte, ikertu gisa, delitu beragatik.

Osorik irakurri