Gaur, otsailak 11, Baietz Basauri plataformak asanblada irekia deitu du Trintxera Kultur Elkartean (San Fausto kalea) 19:00etan. Bertan, “Baztertze Sozialaren Mapa Basaurin” txostena aurkeztuko dute eta “deia luzatzen diegu eragile sozial zein sindikalen kide guztiei, baita edozein basauriarrei ere“, diote Baietz Basauritik.
“Txosten hori geure experientziaren fruitua da; orain dela urte bat Laguntza Sozialerako Informazio Bulegoa martxa ipini genuen, eta hortik ateratako informazioarekin zein beste eragilekin izandako harremanekin ( Banco de Alimentos, Cruz Roja, Marienea, Caritas…) ikerketa burutu dugu“, adierazi dute.
