→Basauri

Begoñako Andra Mari kalea berritzeko obrak abuztuan hasiko dituzte

basauri begonako andra mari 2017 oinezkoen gunea

Basauriko oinezkoen guneko galtzada berrituko du Udalak. Obrak abuztuaren 16an hasiko dituzte eta galtzada-harrien ordez hormigoi inprimatua ipiniko dute.

Basauriko Begoñako Andra Mari oinezkoen guneko galtzada berrituko du Udalak. Obrak abuztuaren 16an hasiko dituzte eta galtzada-harrien ordez hormigoi inprimatua ipiniko dute. Lanak hiru astez luzatuko direla aurreikusi dute eta inbertsioa 28.037 eurokoa izango da.

Obra egin ahal izateko Udalak eta guneko ostalariek data adostu dute. Gainera, aintzat hartu dute esku-hartzea eguraldi lehorrarekin egin behar dela, “euriak luzatu egingo bailuke kontua“, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak