→Basauri

Bidebieta-Basauri geltokiko argiztatzea eta azpialdeko igarobidea berriztuko ditu Adifek

basauri renfe geltokia

Obra hauek egiteko 58.821,20 euro inbertituko ditu Trenbide Azpiegitura Administratzaileak (Adif) eta hilabetez luzatuko dira berritze lanak.

Adif Trenbide Azpiegitura Administratzaileak jakinarazi duenez, Bidebieta-Basauri tren geltokiko nasetako instalazio elektrikoa eta azpialdeko igarobidea berrituko ditu. Helburua da erabiltzaileei kalitate handiagoko zerbitzua eskaintzea eta segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzea.

Berritze lanak hilabetez luzatuko dira eta 58.821,20 euroko kostua izango dute. Tren-zerbitzuak eta erabiltzaileen bideak ez dute aldaketarik izango.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak