EFE Agentziak jakinarazi duenez, 16:14ean ezuztekoa gertatu da Basauriko Bidebieta geltokian, tren bateko balazta matxuratu eta gero. Horren ondorioz, 95 bidaiari trenetik irtenarazi behar izan dituzte eta hurrengo trena heldu arte geltokian itxaron behar izan dute.
Suhiltzaileak Basauriko Renfe geltokira bertaratu dira, baina ez da horien interbentziorik behar izan. Makinistak balazta konpondu eta trena tailerrera eraman du berrikusketa sakonagoa izan dezan.
