Andoni Busquetek (EAJ) 10 boto jaso ditu Basauriko alkate izateko, Sergio Reciok (Basauri Bai) 3 aldeko boto izan ditu eta Gabriel Rodrigok (PP) boto bakarra jaso du. PSEk eta EH Bilduk ez dute hautagairik izendatu eta boto zuria eman dute. Horiek horrela, Andoni Busquet jeltzalea alkate izango da Basaurin ondorengo lau urteetan.
