Basauriko sanfaustoak hasi dira pregoia eta txupinazoarekin. Udaletxearen balkoitik berba egin dute Andoni Busquet alkateak, Oier eta Iraia alkate txikiek, Asier Ogiza Herriko Taldeakeko lehendakaria eta Juan Carlos Garcia aurtengo pregoilaria. Gaurtik igandera arte egunean 25 ekintza izango dira jaietaz gozatzeko.
Txupinazoa eta pregoiaren aurretik, udaletxean harrera ekitaldia izan da eta bertan bildu dira Herriko Taldeak osatzen duten hamabost kuadriletako kideak. Behin txupinazoa botata, koadrilen jaitsiera hasi da. Aurten jaisten lehenak Basajaunak koadrilakoak dira.
