Hasi dira Basauri Jaiak. Aurretik bederatzi jaiegun edukiko dituzte basauriarrek. Aurtengo Vez-Labrador familia izan dira pregoilariak, Curling kirolean ehunka domin irabazi dituena. Estrella eta Alberto gurasoek irakurri dute pregoia eta Sergio semea skype bidez egon da presente. Izan ere, Suitzan dago munduko txapelketan jokatzen.
Alaitz eta Jon Martinez alkate txikiek ireki dute udaletxeko balkoian egin ohi den hitzaldi sorta. Ostean, Andoni Busquet alkateak hartu du hitza: jaietaz errespetuz gozatzeko aldarria egin du eta ez ezetz dela gogoratu. Aritz Urtiaga Herriko Taldeakeko presidenteak koadrila guztiek egiten duten lana izan du gogoan.
Eta jaiei hasiera emateko txupinazoa, musika, algara eta hamabost koadrilen jaitsiera. Zigorrak koadrila izan da lehena aurten eta azkena Basatiak, lehen aldiz, proban izango dira Herriko Taldeaken parte izateko aukera eduki dezaten.
JAIEN HASIERAREN LABURPENA
ALKATE TXIKIAK
ANDONI BUSQUET – BASAURIKO ALKATEA
ARITZ URTIAGA – HERRIKO TALDEAK
VEZ-LABRADOR FAMILIA – PREGOILARIAK
