Martxoaren 12an, igandez, faxismoaren biktimak eta Bingen Anton Ferrero omenduko dituzte Basaurin. 1976ko martxoaren 8an Guardia Zibilak Basauriko herritarra erail zuen, martxoaren 3an Gasteizen izan ziren erasoak salatzeko manifestazioan parte harzten ari zela.
Omenaldian aurreskua, lore eskaintza eta ekitaldi historikoa egingo dituzte Bingen Anton Ferrero kalean. Basauriko Oroimena plataformak eta Udalak elkarlanean urtero antolatzen duten ekimena da.
