Basauriko Udaleko Auzotarren Bitarketaritza Zerbitzuak 82 kasu artatu ditu 2016ko lehen seihilekoan. Zerbitzu honen helburua da auzotarren arteko gatazketan bitartekotza-lana egitea, bide judizialera iritsi baino lehen.
82 gatazketatik 46 kasu amaierara iritsi dira eta gainontzeko 36 kasuetan oraindik ere lanean dihardute. Gatazkei dagokienez, gehienak espazio komunei eta pribatuei buruzkoak dira (38). Zaratei buruzko gatazkak 18 izan dira, auzotarren arteko harremanen ingurukoak 9, animalienak 7, ez-ordaintzearenak 5 eta kirats kontuetakoak 4 izan dira.
Nola lan egiten du Bitartekaritza Zerbitzuak?
Gatazkaren egoera behin aztertuta, Bitartekaritza Zerbitzuko langileek irtenbideak aurkitzen dituzte, kasua epaitegietara eraman aurretik. Bi aldeak adostasun batera heltzen badira, bitartekaritza-hitzarmena sinatzen dute.
Zerbitzu honen beharra duen herritarrak doan eska dezake Basauriko Udaleko Herritarrentzako Informazio eta Arreta Bulegoan (HIAB), 944 666 300 telefonoan edo udal webgunearen bitartez. Eskaera egin ondoren, bitartekaria harremanetan jarriko da interesdunarekin.
