Basaurik Bizikletaren Eguna ospatuko du irailaren 17an, igandez. Aurtengoa 29. edizioa da eta aurreko urteetan bezala irteera Arizgoiti plazatik izango da 11:00etan. Ekimenean parte hartzeko izena eman beharko dute interesdunek irteera ordua baino ordubete lehenagotik plazan bertan. Hala ere, antolatzaile den Ariz Txirrindularitza Elkarteak aukera emango du aurretiaz izena emateko: irailaren 15ean, ostirala, 18:30etik 20:30era Arizgoiti plazako euren lokalean.
