→Basauri

Amnesty Internationalek eta SOS Errefuxiatuakek hartuko dute parte Jabekuntza Eskolen Topaketan

basauri marienea

Errefuxiatuari buruz arituko da Begoña Freire Crespo nazioarteko taldeko kidea. Hilaren 11n izango da zita, Marienean

Errefuxiatuari buruz arituko da Begoña Freire Crespo nazioarteko taldeko kidea. Hilaren 11n izango da zita, Marienean

Bizkaiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen Sareak ikasturte amaierako topaketa antolatu du hilaren 11n, larunbatez, eta Basauriko, Ermuako, Getxoko eta Ondarroako partaideak hartuko ditu. Ekitaldia Basauriko Marienea Emakumeen Etxean egingo da eta Emakume errefuxiatuen egoera, begirada feministatik gaia izango dute hizpide.

Egitarauari hasiera emango diote 10:30ean eta jarraian Emakume eta neskato errefuxiatuak ikustarazi ditzagun izeneko solasaldia izango da, Begoña Freire Crespo Amnesty International erakundeko kidearen eskutik. 11:15ean SOS Errefuxiatuak plataformaren aurkezpena izango da eta ondoren eztabaida saioen txanda iritsiko da. 13:30ean Plataforma Tirante taldeak emanaldia egingo du San Fausto plazan eta 14:30ean bazkaria izango da Marienean -eguraldi ona eginez gero, San Fausto plazan izango da bazkaria (partaideek eurek eramango dute bazkaria, gainontzekoekin partekatzeko).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak