Sareak

☉ Basauri

Bluemor Blaze, Stand By, Funky Moks eta Oier Asla uztailean ArabaFest jaialdian

|

basauri arabafest musika 2015

Ekainean hasi zen musika jaialdia Basauriko Araba kalean eta uztaileko larunbatetan jarraituko du. Kontzertuak 20:00etan hasiko dira eta 22:00ak arte iraungo dute.

basauri arabafest musika uztaila kartela 2015Basauriko Araba kaleko zenbait tabernarik martxan jarri dute ArabaFest musika jaialdia. Hain zuzen ere, Ilargia, Snoopy, Berezi, Urduña, Aztarna eta La Zona tabernek, Zirt Zart gazte bulegoaren laguntzarekin.

Ekainaren 20an hasi zen ArabaFest eta uztailera arte luzatuko da. Hilaren 4an Bluemor Blaze taldea arituko da, 11n Stand By, 18an Funky Moks eta 25ean Oier Asla. Musika emanaldiak 20:00etatik 22:00etara izango dira Araba kalean.

 

 

☉ Basauri

Lau gizon atxilotu dituzte Basauriko metalurgia enpresa batean lapurreta egiteagatik

Lapurreta iazko abuztuan gertatu zen, eta Ertzaintzak adierazi duenez, “balio handiko” lehengai metalurgikoa lapurtu zuten

|

Ertzaintzako ibilgailuak // Geuria, artxiboa

Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak 25 eta 50 urte arteko lau gizon atxilotu dituzte Basauriko industria-pabiloi bateko metalurgia enpresa batean lapurreta egitea leporatuta.

Lapurreta iazko abuztuan gertatu zen eta Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, “balio handiko” lehengai metalurgikoa lapurtu zuten.

Atxiloketak Gernikan, Sestaon eta Portugaleten egin dituzte.

Gainera, lau pertsona horiei joan den urtarrilaren 19an Miranda de Ebroko enpresa batean egindako lapurreta ere egotzi diete. Kasu hartan 6.000 kilogramo kobre lapurtu zuten, 51.000 euro inguruko balioa zuena.

Bi delituetan atxilotuek zulo bat egin zuten enpresetan sartu eta lapurreta egin ahal izateko. 

Atxilotuei indarrez lapurreta egitea eta talde kriminaleko kide izatea leporatu diete.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Emakume bat atxilotu dute Basaurin espetxean droga sartzen saiatu denean

Emakumeak 67 urte ditu eta osasun publikoaren aurkako ustezko delitua egotzi diote. Era berean, berarekin zegoen 29 urteko beste emakume bat ere identifikatu du Ertzaintzak

|

Basauriko espetxea // Google Maps

Ertzaintzak 67 urteko emakume bat atxilotu zuen atzo Basaurin, espetxean haxixa sartzen saiatu zenean, preso bat bisitatzera joan zela aprobetxatuz.

Susmoak jarraituz, preso batentzako zen pakete bat ikuskatu zuten. Beroki bat aztertu eta miatu ondoren, forruaren barruan ezkutatuta 300 gramo haxix zituzten zazpi poltsatxo aurkitu zituzten.

Gauzak horrela, momentuan bertan atxilotu zuten emakumea. Osasun publikoaren aurkako ustezko delitua egotzi diote, eta polizia-eginbideak bete ostean, aske utzi zuten.

Era berean, akusatuarekin zegoen 29 urteko beste emakume bat ere identifikatu zuten agenteek. Bere aurka eginbideak ireki dituzte, ikertu gisa, delitu beragatik.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Bideoa | Basauriko Karnabas mozorro lehiaketa, 90 segundutan!

|

Inautxok gidatuta, euriak ez du mozorro lehiaketa geldiarazi Basaurin. Furbyak, Pinotxo eta Gepeto, haginlariak, Ratatouille, txorimaloak, euliak, estralurtarrak, oiloak eta lau urtaroak… ez da inor falta izan! Hona hemen mozorro lehiaketako laburpena!

Osorik irakurri

☉ Basauri

Bideoa | Zenbat denbora eman dute basauriarrek mozorroak prestatzen?

|

Inauteriak dira eta Basauriko kaleak mozorroz bete dira otsailaren 14an, larunbatez. Euria egin arren, mozorro lehiaketa antolatu dute Solobarriako karpan [hemen argazkiak!]. Eta bertan topatu ditugu estralurrarrak, furbyak eta oiloak eta baserritarrak. Zenbat denbora eman dute mozorroak prestatzen?

Osorik irakurri

☉ Basauri

Argazkiak | Lau urtaroak, Oilategi Deluxe eta Txorimaloak izan dira mozorrorik onenak Basaurin

|

Inauterien barruan mozorro lehiaketa antolatu dute gaur, otsailak 14, Basaurin. Desfilea bertan behera geratu da euriagatik, baina kuadrillek aukera izan dute euren mozorroak Solobarriako karpan erakusteko.

Bederatzi pertsona baino gutxiagoko kategorian, hirugarrenetik lehenengora hauek izan dira irabazleak: Furbiak (200 euro), Zeruko begiak (400 euro) eta Txorimaloak (550 euro).

Eta, bederatzi pertsona baino gehiagoko kategorian honakoak saritu dituzte: Parqueo sobre ruedas (250 euro), Globotxos (500 euro) eta Oilategi Deluxe (750 euro).

Gainera, Inautxo Saria ere banatu dute, eta kategoria honetan Lau urtaroak kuadrillak irabazi du saria (550 euro).

Osorik irakurri