Sareak

☉ Basauri

73 milioi euroko inbertsioa, Basauri eta Usansoloko Bridgestonen

2018 eta 2020 urteen arteko plan estrategikoa aurkeztu du Bridgestone enpresak. Besteak beste, Basauriko fabrikaren bikaintasuna lortu nahi dute.

|

basauri bridgestone 2017 lantegia
Bridgestone lantegia Basaurin eta, atzekaldeko mendi magalean, Aperribai Galdakaoko auzoa // Geuria

Bridgestone Hispania enpresako zuzendaritzak 2018 eta 2022 urte bitarteko plan estrategikoa aurkeztu du ekainean Bruselan (Belgika). Proiektuaren arabera, 219 milioi euro inbertituko dituzte fabriken etorkizunari begira, integrazio digitala bultzatzeko, prozesuak hobetzeko eta produktu berriak garatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoan egin nahi duten inbertsioari dagokionez, Basauriko eta Usansoloko lantegietan 73 milioi euro inbertitzea aurreikusi dute.Besteak beste, Basauriko fabrikaren “bikaintasuna” lortu nahi duela zehaztu du konpainiak, “maila orokorrean lehiakorrak izaten jarraitu eta taldeari balioa emateko”.

Gorka Diez Bridgestone Hispaniako Manufacturing zuzendariaren esanetan, zuzendaritzak “etorkizun itxaropentsua” eskaini nahi die fabrikei, “enpresaren, langileen eta familien segurtasuna eta egonkortasuna” lortzeko.

3.000 lagun lanean

Bridgestoneren egoitza soziala eta erabakitze-zentroa Basaurin kokatuta daude eta guztira 3.000 pertsonek egiten dute bertan lan, horietako asko basauriarrak.

Era berean, Usansoloko fabrikan ere lan egiten dute Bizkaiko langileek. Oihaletan espezializatua dago azken lantegi hau eta beste fabriketako hornitzaile gisa jokatzen du. Multinazional japoniarreko filial honek 760 milioi euro inguru fakturatzen ditu urtean.

☉ Basauri

Basaurin errekara erori den pertsona bat erreskatatu dute suhiltzaileek

|

Urtarrilaren 17ko erorketan gazte bat zauritu zen // Geuria

Bizkaiko suhiltzaileek euren sare sozialetan jakitera eman dutenaren arabera, pertsona bat errekara erori da Basaurin, eta erreskate lanetan aritu dira suhiltzaileak.

Ezbeharra Arizko zubi alboan gertatu da, 19:00ak aldera, eta ez da azken asteetan eman den antzeko gertakari bakarra: urtarrilaren 17an, 21 urteko gazte bat Basauriko Arizko zubitik erori zen.

[INFORMAZIOA OSATZEN]

Osorik irakurri

☉ Basauri

Ezohiko erregularizazio-prozesuari buruzko aholkularitza eta informazio hitzaldiak antolatu ditu Basauriko Udalak

Bakarkako aholkularitza zerbitzua eta informazio hitzaldiak Basaurin erroldatuta dauden edo herrian bizi diren atzerritarrei daude zuzenduta

|

Hitzaldietara joateko eta aholkularitza jasotzeko izena eman behar dute interesdunek // Argazkia: Jakub Zerdzicki, Unsplash

Basauriko Udalak, Gertu atzerritarrentzako lege-aholkularitza zerbitzuaren bitartez, laguntza emango die administrazio-egoera irregularrean dauden eta ezarritako muga-eguna baino lehenagotik Estatuan bizi diren atzerritarrei, ezohiko erregularizazio-prozesuan.

Alde batetik, bi informazio hitzaldi antolatu dituzte: otsailaren 27an (10:00etan) eta martxoaren 3an (18:30ean). Bi hitzaldiak Basozelai Gizarte Etxean izango dira eta Gertu zerbitzuko abokatu espezizatu batek emango ditu.

Eta bestetik, aholkularitza zerbitzua eskainiko diete bakarka interesdunei.

Hitzaldietara bertaratzeko edota aholkularitza jasotzeko izena eman behar dute interesa dutenek 944 666 300 telefono zenbakira deituz, haz@basauri.eus helbide elektronikora mezua bidaliz, Herritarrentzako Arreta Zerbitzura bertaratuz, inmigracion@basauri.eus helbide elektronikora mezua idatziz edo Gizarte-langileen bitartez.

“Oraingoz ez dagoenez behin betiko informazio ofizialik, garrantzitsua da zuhur jokatzea, ordainketarik ez egitea eta izapiderik ez hastea informazio ofizial egiaztatua jaso arte”, diote udal ordezkariek.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Marieneako lehen Bollojardunaldiak antolatuko dituzte otsailaren 28an Basaurin

Mahai-inguruak, bazkaria, Albina eta Divina Drag ikuskizuna, poteoa eta kontzertuak antolatu dituzte

|

Otsailaren 28an izango dira I. Bollojardunaldiak Marienean // Geuria

Marieneako Bolleren Taldeak Marieneako I. Bollojardunaldiak antolatuko ditu otsailaren 28an, larunbatez. Eta lehen jardunaldi horien izenburua izango da ‘Desira okertuak eta gorputz supertsiboak’.

‘Gorputz supertsioak’, ‘Desira okertuak’ eta ‘Lagunak bakarrik? Transfeministon adiskidetasunari buruz hizketan’ mahai-inguruak (11:00etatik aurrera), bazkaria (15:00etan), sorpresa bat (16:30ean), Albina eta Divina Drag ikuskizuna (18:00etan), poteoa (19:00etan) eta Txarraska Gaztetxean Labar taldearen kontzertua eta DJ Katiuskaren eta DJ Txitxiren emanaldiak (20:30etik aurrera) antolatu dituzte.

“Desira heterosexual eta gorputz normatiboaren inposizioari ezetz esateko elkartuko gara. Gorputz anitzak, bestelako identitateak eta bizitzeko modu disidenteak ospatuko ditugu”, diote.

Bollojardunaldia topagune bat dela esan dute: “Bollofobiari aurre egiteko, gure gorputzak politizatzeko eta gure desiren aniztasuna aldarrikatzeko”.

“Protagonisten ahotsak lehen pertsonan erdigunean jartzera gatoz, ahotsak eta haien gorputzak, haien bizipenak. Gure gorputz subertsiboak erdigunean jartzea politika egiteko eta erresistentzia izateko modu bat bezala ulertzen baitugu”, diote.

Marieneako I. Bollojardunaldietan parte hartzea doakoa da, baina interesa dutenek izena eman behar dute berdintasuna.basauri.eus webgunearen bitartez, mezua bidalita marienea@basauri.eus helbide elektronikora, 946 124 100 telefono zenbakira deituz edo zuzenean Marieneara bertaratuz.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Basauriko Argazkilari Elkarteak 15 urte beteko ditu aurten

|

Basauriko Argazkilari Elkarteko kide batzuk Asier Iragorri eta Maria Larrinaga udal ordezkariekin // Basauriko Argazkilari Elkartea

Basauriko Argazkilari Elkarteak 15 urte beteko ditu aurten. 2011n sortu zuten elkartea zaletu batzuek argazkigintza ikasi, praktikatu eta zaletasuna hobetzen jarraitzeko helburuarekin.

“Basauriko Udalak berak antolatu eta diruz laguntzen dituen Ibaiganeko argazki-tailerreko ikastaroetan parte hartzen duten zaleak hurbiltzen saiatzen gara gure elkartera, baita zaletasun bera duten pertsona guztiak ere, zaletasun hau sustatzen jarraitu ahal izateko”, diote elkarteko ordezkariek.

Basauriko Argazkilari Elkarteak egoitza du Leon kaleko 13. zenbakian, eta hamaika ekintza antolatzen dituzte. Esaterako, ikasteko eta aholkuak emateko asteroko bilerak, argazkigintzari buruzko hitzaldiak, irteerak hilero, hileroko erronka bat, erakusketak edota Basauriko beste talde eta elkarte batzuekin lankidetzak.

“Gaur egun Euskadiko Argazkilari Elkarteko kideak gara, eta harremanak ditugu Euskadiko eta Euskaditik kanpoko beste argazki-elkarte batzuekin”, diote.

Urtarrilean Asier Iragorri alkateak eta Maria Larrinaga Kultura arloko zinegotziak bertatik bertara ezagutu zuten Basauriko Argazkilari Elkartearen jarduna eta euren lokala bisitatu zuten.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Zigor Orbe preso basauriarra aske geratu da kondena osoa bete ostean

|

Argazkia: Etxerat

Zigor Orbe Sevillano preso basauriarra aske gelditu da zigor osoa bete ostean.

2004an atxilotu zuten Orbe Basaurin autobus bat erretzegatik, gidaria barruan zegoenean.

Frantzian atxilotu zuten eta 2010ean Espainiako estatuaren esku utzi zuten.

2021ean Cadizetik Zaballako espetxera lekualdatu zuten zigorraren hiru laurdenak betetzear zituenean. Orduan, Espetxe Erakundetik esan zutenez, indarkeria gaitzetsi zuen, bere gain hartu zuen biktimei egindako kaltea eta haien erreparazioaren alde egin zuen.

2022an hirugarren gradua onartu zioten eta 2023ko abuztutik baldintzapeko askatasunean zegoen. Orbek zigor osoa bete du.

Osorik irakurri