Baskonia Mendi Taldeak 2016ko irteeren egutegia argitaratu berri du. Hilero hiruzpalau jarduera programatu dituzte eta mendizaleei deia egiten diete irteeretan parte har dezaten. Irteeren artean, Gaztaren Ibilbidearen hainbat etapa nabarmentzen dira. Lehenengoa urtarrilaren 17an izan da eta Segura eta Mirandaola bitarteko tartea egin dute. Guztira 12,6 kilometroko ibilaldia da.
Bizkaia mailan ere hainbat jarduera proposatu dituzte. Hala nola, Gernika-Arrola-Oma ibilbidea apirilaren 10ean eta umeei zuzendutako irteera Urdaibaien arraun egitera. Urtero bezala, Gorbeiara bi txango egingo dituzte: gaueko ibilaldia ekainaren 19an eta urteari amaiera emateko abenduaren 31n.
Aste Santuan, martxoaren 24tik 28ra, Cabo de Gata (Almeria) lurmuturrean mendi-ibilbidea egingo dute. Udan, Pirinioetara bidaiak egingo dituzte: Pica d’Estats (3.142 metro) eta Baborte (2.933 metro) mendietara uztailaren 23tik 25era eta uztailaren 30etik abuztuaren 7ra bederatzi etapa burutuko dituzte Banyuls de la Marenda eta Col du Sasc artean.
