Sareak

☉ Basauri

Edesa Kooperatibak 9,9 milioi euro zor dizikio Bizkaiko Foru Ogasunari

Fagor Kooperatibak bere aldetik 15,9 milioi euroko zorra ordaindu beharko dio Gipuzkoako Foru Ogasunari. Datuok ikusgai daude Aldundien webguneetan

|

basauri edesa lantegia 2014

Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Ogasunek zor handiak dituztenen zerrendak publiko egin dituzte lehendabiziko aldiz. Hain zuzen ere, milioi bat eurotik gorako zorra duten enpresen eta norbanakoen zerrendak argitaratu dituzte eta gehienez ere hiru hilabetez izango dira ikusgai Foru Ogasunaren web orrietan.

Bizkaiko Foru Ogasunak argitaratu duen zerrendaren arabera, Edesa Kooperatiba Elkarteak 9.943.023,32 euroko zorra ordaindu behar du. Era berean, Edesaren gainetik dagoen Fagor Kooperatibak 15.969.698,17 euro zor dizkio Gipuzkoako Foru Ogasunari.

Iruzurraren aurkako Plana

Joan den apirilean onartu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek zordun handien zerrendak publiko egiteko erabakia, Iruzurraren aurkako Planaren barruan. Zerrendak urtero berrituko dituzte. Datorren urteko ekainean zerrenda berriak plazaratuko dituzte, Foru Ogasunek aurtengo abenduaren 31n izango dituzten datuak kontuan hartuta.

Sarean ikusgai dauden hiru zerrenden arabera, guztira 237 norbanako eta enpresa azaltzen dira -gehienak enpresak dira-: Bizkaian 149, Gipuzkoan 62 eta Araban 26. Orotara, 664,2 milioi euroko zorra pilatzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan.

Edesaren etorkizuna

Gogoratzea 2014an erosi zuela CNA Group talde katalanak Fagor, eta berarekin batera Edesa. 2015ean martxan hasi zen berriro Basauriko fabrika. Egun 30 bat langile daude fabrikan eta 12 dendan. CNAk aurreikusten zituen 65 langileetatik urrun eta, are gehiago Fagorren erosketaren aurreko 230 langileekin alderatuz gero. Horiek horrela, iazko urte bukaerarako zuten aurreikusita lantegiaren tokialdatzea Bizkaitik Gipuzkoara, baina oraingoz Edesak Basaurin lanean dihardu.

☉ Basauri

Basauriko Udala: “Lasaitasun-mezu bat bidaltzen diegu San Fausto kaleko auzotarrei; lanean ari gara konponbideak bilatzeko”

San Fausto kaleko familiei konponbidea bilatzeko lanean ari dela aldarrikatu du Basauriko Udalak

|

Gaur egun 11 familia bizi dira San Fausto kaleko 9 eta 11 atarietan eta Udala lanean ari da "kalean geratu ez daitezen" // Geuria

San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxeren Hiri Berroneratzeko Planaren garapen-fasearen barruan, San Fausto kaleko 5, 7, 9 eta 11 etxebizitza eraikinak eraitsiko dituzte aurten (aurreikuspenen arabera, urte amaieran), ondoren, orube horretan, etxebizitza berriak eraikitzeko.

Lau eraikin horietatik bi hutsik daude (5 eta 7) eta beste bi eraikinetan 11 familia bizi dira alokairuan.

Basauriko Udalak iazko azaroan adierazi zuenez, 11 familia horientzat “aukerarik onena” bilatuko dute, baina Batu Elkarlaguntza Sareak sareetan salatu du Udalak “alternatibarik ez” diela eman.

Basauriko Udalarekin harremanetan jarri da GEURIA eta adierazi dute “ez dela egia” Udalak ez duela ahaleginik egiten konponbide bat bilatzeko: “Aurreko hirigintza-jarduketetan egin den bezala, Basauriko Udala laguntzen ari da gaur egun San Fausto kaleko 9 eta 11 zenbakietan alokairu-erregimenean bizi diren auzotarrak beren egoeraren araberako bizitegi-irtenbide egokia izan dezaten”.

“Helburu horrekin, Bidebi Basauriko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza Sozietate Publikoa higiezin horietako bizilagunekin harremanetan jarri da, kasu bakoitza aztertu eta baloratu ondoren, egoera pertsonalera egokitzen den alternatiba bat eman ahal izateko. Alokairu-kontratuak, ordaintzen dituzten errentei buruzko informazioa, haien ondareari buruzkoa, desgaitasun-egoerarik dagoen edo kontuan hartu beharreko beste faktore batzuk dauden ari gara biltzen. Horrela, errentari gisa higiezin horietan bizi diren 11 familietako bakoitzarentzat aukerarik onena zein den baloratu ahal izango dugu. Irtenbide bakoitza pertsona edo familia bakoitzaren egoerara egokituko da, errealitate bakoitza desberdina baita”, diote.

Era berean, Atxalar enpresak jabetza eta alderdi errentatzaile gisa— kasu batzuetan errentamendu-harremana iraungi duela zehaztu dute udal ordezkariek: “Eta, beraz, gaur egun etxebizitza batzuk egoera prekarioan ari dira okupatzen. Hala ere, Basauriko Udalak egoera horri aurre egiteko irizpidea hartu du, ebazpen hori eman ez balitz bezala”, diote.

“Lasaitasun-mezu bat helarazten jarraitzen diegu bertako auzotarrei, gutxi gorabehera urte amaierarako aurreikusten baita eraisteko data, eta konponbideak bilatzeko denbora dugu, antzeko beste prozesu batzuetan egin dugun bezala, baina konponbide horiek bat etorri behar dute dagozkien eskubideekin, eta proportzionalak izan behar dute juridikoki”, diote udal arduradunek.

Eraikiko dituzten etxebizitza berrien inguruan, “luxuzkoak” izango direla ukatu du Udalak: “Oker eta asmo txarrez baieztatzen ari da sareetan luxuzko etxebizitzak izango direla. Sustapen publikoko 30 etxebizitza tasatu eta 10 etxebizitza libre eraikiko dira, Hiri Berrikuntzako Plan Bereziak (HBPB) ezartzen duenaren arabera”.

Basauriko Udalak Bidebiren ez-ohiko batzarra egin zuen atzo, alderdi poilitiko guztiei kudeaketen berri emateko, Hiri Berrikuntzako Plan Bereziaren barruan.

Osorik irakurri

☉ Basauri

San Fausto kaleko familiei “alternatibarik eman ez zaiela” salatu dute Batutik

San Fausto kaleko 5, 7, 9 eta 11 etxebizitza eraikinak eraitsiko dituzte aurten eta Batu Elkarlaguntza Saretik salatu dutenez, 11 familia “kalean geratuko dira”

|

Gaur egun 11 familia bizi dira San Fausto kaleko 9 eta 11 atarietan // Batu Elkarlaguntza Sarea

San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxeren Hiri Berroneratzeko Planaren garapen-fasearen barruan, San Fausto kaleko 5, 7, 9 eta 11 etxebizitza eraikinak eraitsiko dituzte aurten (aurreikuspenen arabera, urte amaieran), ondoren, orube horretan, etxebizitza berriak eraikitzeko.

Lau eraikin horietatik bi hutsik daude (5 eta 7) eta beste bi eraikinetan 11 familia bizi dira alokairuan.

Basauriko Udalak iazko azaroan adierazi zuenez, 11 familia horientzat “aukerarik onena” bilatuko dute: “Alokairu-kontratuak jasotzen ari gara, ordaintzen ari diren errentari buruzko informazioa, ondareari buruzkoa, desgaitasun-egoerarik edo aintzat hartu beharreko bestelako faktorerik ba ote dagoen eta abar; horrela bada, eraikin horietan egun alokairuan bizi diren 11 familia horientzat aukerarik egokiena zein izan daitekeen baloratu ahal izango dugu”, adierazi zuen azaroan Zuriñe Goikoetxea Hirigintza arloko zinegotziak, eta gaineratu zuen: “Etxebizitza horien legezko okupatzaileak diren aldetik, ez dugu inor kalean utziko.

Batu Elkarlaguntza Sareak salatu duenez, Udalak oraindik ez die alternatibarik eman auzokide horiei: “Udalak ez die alternatibarik eman, udal ordezkariek ez dute gurekin batu nahi izan eta Udalak ez du enpresarekin bitartekaritza lanik egin nahi”, adierazi diote GEURIAri Batuko ordezkariek.

“Atxalar enpresak eta Basauriko Udalak hirigintza pelotazo berria jarri dute martxan, eta San Fausto kaleko 11 familia kalean eta etxe gabe utziko dituzte”, jarri dute sare sozialetan Batukoek, eta horrekin batera San Fausto kaleko etxebizitza horietan bizi diren eta lokalak dituzten auzotarrekin bideo hau kaleratu dute:

Basauriko Udalaren erantzuna

Basauriko Udalarekin harremanetan jarri da GEURIA eta adierazi dute “ez dela egia” Udalak ez duela ahaleginik egiten konponbide bat bilatzeko: “Aurreko hirigintza-jarduketetan egin den bezala, Basauriko Udala laguntzen ari da gaur egun San Fausto kaleko 9 eta 11 zenbakietan alokairu-erregimenean bizi diren auzotarrak beren egoeraren araberako bizitegi-irtenbide egokia izan dezaten”.

“Helburu horrekin, Bidebi Basauriko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza Sozietate Publikoa higiezin horietako bizilagunekin harremanetan jarri da, kasu bakoitza aztertu eta baloratu ondoren, egoera pertsonalera egokitzen den alternatiba bat eman ahal izateko. Alokairu-kontratuak, ordaintzen dituzten errentei buruzko informazioa, haien ondareari buruzkoa, desgaitasun-egoerarik dagoen edo kontuan hartu beharreko beste faktore batzuk dauden ari gara biltzen. Horrela, errentari gisa higiezin horietan bizi diren 11 familietako bakoitzarentzat aukerarik onena zein den baloratu ahal izango dugu. Irtenbide bakoitza pertsona edo familia bakoitzaren egoerara egokituko da, errealitate bakoitza desberdina baita”, diote.

Era berean, Atxalar enpresak jabetza eta alderdi errentatzaile gisa— kasu batzuetan errentamendu-harremana iraungi duela zehaztu dute udal ordezkariek: “Eta, beraz, gaur egun etxebizitza batzuk egoera prekarioan ari dira okupatzen. Hala ere, Basauriko Udalak egoera horri aurre egiteko irizpidea hartu du, ebazpen hori eman ez balitz bezala”, diote.

“Lasaitasun-mezu bat helarazten jarraitzen diegu bertako auzotarrei, gutxi gorabehera urte amaierarako aurreikusten baita eraisteko data, eta konponbideak bilatzeko denbora dugu, antzeko beste prozesu batzuetan egin dugun bezala, baina konponbide horiek bat etorri behar dute dagozkien eskubideekin, eta proportzionalak izan behar dute juridikoki”, diote udal arduradunek.

Eraikiko dituzten etxebizitza berrien inguruan, “luxuzkoak” izango direla ukatu du Udalak: “Oker eta asmo txarrez baieztatzen ari da sareetan luxuzko etxebizitzak izango direla. Sustapen publikoko 30 etxebizitza tasatu eta 10 etxebizitza libre eraikiko dira, Hiri Berrikuntzako Plan Bereziak (HBPB) ezartzen duenaren arabera”.

Basauriko Udalak Bidebiren ez-ohiko batzarra egin zuen atzo, alderdi poilitiko guztiei kudeaketen berri emateko, Hiri Berrikuntzako Plan Bereziaren barruan.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Euskararen egoeraren diagnostikoa egiteko galdetegia bidaliko die Basauriko Udalak herriko eragileei

|

Euskararen Eguneko irudi bat // Artxiboa, Geuria

Euskararen egoera aztertu nahi du Basauriko Udalak, datozen bost urteetarako jarduketa-plan estrategiko bat egiteko helburuarekin.

Horretarako, euskarari buruzko udalerriko datu soziolinguistikoak aztertuko dituzte, azken urteetan euskara sustatzeko planaren barruan egindako ekintzak baloratuko dituzte, eta hobetzeko proposamenak jasoko dituzte.

Diagnostikoa egiteko prozesu parte-hartzailea zabalduko du Udalak. Alde batetik, galdetegi bat zabalduko dute online gizarte-eragile, kultura- eta kirol-erakunde, euskaltzale, bestelako erakunde eta parte hartu nahi duten herritar guztiek erantzun dezaten.

Galdetegia martxoaren 18ra arte erantzun dezakete herritarrek eta herriko eragileek (galdetegia hemen). Udalak galdetegia bidaliko die udalerriko ikastetxe, kultura-erakunde, euskaltzale eta elkarte guztiei.

Galdetegiaren bidez 2018-2022ko Euskararen Plan Estrategikoa aztertu nahi du Udalak, baita herritarren iritziak jaso, euskararen erabilera sustatzeko ekintzak baloratu, hobekuntza-proposamenak jaso eta eragile aktiboak identifikatu ere.

Bestetik, parte hartzeko saioak edo mahai-inguruak antolatuko dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean.

“Parte-hartzaileak sektorekako lan-mahaietan bilduko dira, diagnostikoa baloratuko dute, eta plan berriarekin lortu beharreko helburuak zehaztuko dituzte; eta beste saio batean, orokorra izango da, prozesuan parte hartzen duten guztiak batuko dira”, diote udal ordezkariek.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Osakidetzako lehen arreta indartzeko elkarretaratzea eta manifestazioa deitu dituzte Basaurin

|

2021eko abenduan Osakidetzako langileek Basauriko anbulatorioaren aurrean egin zuten elkarretaratzea // Geuria

Osakidetzako lehen arreta indartzeko elkarretaratzea eta manifestazioa deitu dituzte Basaurin SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek.

“Etengabeko Arreta Guneetan (EAG) ekipo osoa egon dadin aldarrikatzen dugu”, diote sindikatuetatik.

Hauek dira sindikatuek deitu dituzten mobilizazioak:

  • Otsailak 27, asteartea. Elkarretaratzea 17:00etan Basauriko eta Durangoko EAGetan
  • Martxoak 7, osteguna. Manifestazioa 11:00etan Basauriko udaletxetik
Osorik irakurri

☉ Basauri

Ane García da Herriko Taldeakeko lehendakari berria

|

2024ko Herriko Taldeakeko batzorde berria // Herriko Taldeak

Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzordea berritu dute urtero bezala. 2024an Ane García izango da lehendakari berria, Zoroak kuadrillakoa.

Batzordean honako hauek ere izango dira: Txema Pereda (Edurre) lehendakari ordea, Alberto Santamaría (Basatiak) diruzaina, Borja Sánchez (Txanogorritxu ta otso maltzurra) idazkaria, Sonia Borreguero (Basatiak), Mikel Salcedo (Edurre), eta Asier Zamacona (Ogeta Bat) batzordekideak.

Hautagaitza horrek Laguntasuna, Txikerrak eta Urbiko Lagunak kuadrillen abala izan du. Atzo, otsailak 22, egin zuten bozketa eta aldeko 15 boto eta abstentzio bat jaso zuen.

Azken lau urteetan Balta Hernández izan da Herriko Taldeakeko presidentea: bi urte pandemia garaian eta beste bi urte pandemiaren osteko lehen jai normalak.

Hernándezen bajaz gain, Iñigo Pereda eta César Perez batzordekideek ere Herriko Taldeaken batzordea utzi dute. Eta berriak sartu dira Mikel Salcedo eta Asier Zamacona.

Osorik irakurri