Ura eta energia bizitzerako ez heriotzerako lemapean hasiko da aurtengo Ekozinemaldia. Sagarrak ekologista taldeak eta Basauriko Udalak ondorengo dokumentalak ekarriko ditu martxoan zehar.
Martxoaren 21ean, asteartez, ‘Guardiana de los ríos’ filma (Radioprogresohn, 2016) aurkeztuko dute doan Ibaigane Kultur Etxean 19:00etatik aurrera. Eta, martxoaren 23an, ostegunez, Social Antzokian ‘También la lluvia’ proiektatuko dute (Iciar Bollain, 2010) 20:00etan eta 22:00etan (Social Antzokiko bazkideak doan eta gainontzekoak 4,5 euro).
