→Basauri

Elkarretaratze isila deitu dute bihar Basaurin Orlandon izandako erailketak gaitzesteko

orlando 2016 erasoa homofobia rtve

Biztanle zibilen aurka egindako edozein motatako eraso, terrorismo edo homofobia adierazpen gaitzesteko elkarretaratze isila deitu du Basauriko Udalak

Basauriko Udalak, talde politiko guztien babesarekin, bost minutuko elkarretaratze isila deitu du bihar, ekainak 15, 11:00etan udaletxe aurrean, “biztanle zibilen aurka egindako edozein motatako eraso, terrorismo edo homofobia adierazpen gaitzesteko“.

Era berean, Orlandon jazotako erailketak direla eta duen “haserrea” adierazi nahi du Basauriko Udalak, “baita biktimenganako eta senideenganako elkartasuna azaldu ere“.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak