→Basauri

Eneko Palenciak egin du Basaurin Be Bagarako logo berria

basauri basaurin be bagara logoa 2015

Basaurin Be Bagara herri ekimenak badu 2015eko logoa. Eneko Palencia basauria­rrak sortu du eta Euskarabila Ba­sauriko Euskaldunon Elkarteak hautatu du irabazle.Logotipo berrien bila ari zirela jakin nue­nean, nire laguntza eskaintzea erabaki nuen. Oso pozik nago nire diseinuak honelako ekimen herrikoiari onura ekarri diolako”, dio Palenciak.

Logo irabazlearen egileak dioenez, “logoaren atzean da­goen ideia erlojuaren orratzak dira, denboraren kontzeptua irudikatuz”. Izan ere, aurtengo Basaurin Be Bagara jaiaren irau­pena hamabi ordukoa izango da. “365 egunez bizi nahi dugu eus­karaz, orainari eta etorkizunari begiratu behar diogu, euskaldu­non ordua da”, azpimarratu du Palenciak.

Euskarabila Elkartearen esa­netan, “lerrook kolore desberdi­netakoak dira, baina erdian el­kartzen dira. Basaurin Be Bagara herri ekimenean batzen garenok ere anitzak gara. Euskarak So­lobarria plazan elkartuko gaitu adin, lanbide, ideologia, kolore zein gizarte-esparru guztietako euskaldunok”. Abaniko itxuraren interpretazioa ere egin du Eus­karabilak: “Azaroaren 29an elka­rri emango diogu haize, elkarri emango diogu euskara, Soloba­rria plaza arnasgune gozagarria auzolanean sortuz”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak