→Arrigorriaga

Enpresa, elkarte eta dendetan euskara sustatzeagatik laguntzak emango ditu Basauriko Udalak

basauri haltzaleku ataria 2015

Aurten diru-laguntza eskatzeko epea bi alditan zabalduko da, bai enpresentzat eta bai elkarteentzat. Era berean, euskara ikasleentzat ere bekak emango dituzte Basaurin eta Arrigorriagan. 

Basauriko Udalak euskara bultzatu edo sustatzen ari diren enpresei, merkatariei eta elkarteei diru-la­guntzak emango dizkie. Enpresek edo elkarteek erabiltzen dituzten testuek euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz idatzita egon behar dute eta idazkia elebiduna izateko­tan, euskarazko testuari lehentasu­na emango zaio, bai tamaina aldetik bai ordena aldetik. Behar izateko­tan, Basauriko Euskara Zerbitzuak idazkien ikuskatzea egingo du eta hizkuntza-aholkularitza eskaini dute 944 666 312 telefonoan eta euskara@basauri.net posta elek­tronikoan.

Enpresa zein merkataritza alo­rrean eskabideak egiteko epea za­balik dago uztailaren 5era arte (eus­kara sustatzeko ekintzak 2014ko urriaren 1etik 2015eko ekainaren 30era arte egin badituzte) eta bes­tetik, uztailaren 1etik abendua­ren 5era arte (euskaren promozioa 2015eko uztailaren 1a eta azaroa­ren 30a artean egingo bada).

Elkarteei dagokienez, eskae­rak aurkezteko epeak hurrengo da­tetan itxiko dira: ekainaren 30ean (2014ko abenduaren 1etik 2015eko ekainaren 30a arteko jarduera egin dutenentzat) eta uztailaren 1a eta azaroaren 30a artean (2015eko uztailaren 1etik azaroaren 30era arte euskara promozionatuko du­tenentzat).

EUSKARA IKASTEKO BEKAK BASAURIN ETA ARRIGORRIAGAN

Euskaltegi publikoetan zein ho­mologatuetan edo Euska Herriko Unibertsitatean antolatu diren ikastaroetan izena eman duten euskara ikasleentzako diru-la­guntzak emango ditu Basauriko Udalak. Subentzio hauetan parte hartzeko interesatuek hurrengo epeak dituzte: uztailaren 10era arte (2014ko urriaren 1etik 2015eko ekainaren 30era arte­ko ikastaroetan parte hartu du­tenentzat) eta urriaren 9ra arte (uztailean, abuztuan eta irailean ikastaroa egingo dutenentzat).

Arrigorriagaren kasuan, Uda­lak hainbat beka eskainiko ditu: beka arrunta, beka berezia (balia­bide nahikorik ez daukaten udal euskaltegiko ikasleei zuzendua) eta lekualdatzeak laguntzeko beka (Abusutik udal euskaltegira joan-etorriak egin behar dituz­ten lagunei zuzendua). Irailaren 30era arte egongo da zabalik eskaerak aurkezteko epea uda­letxean zein Abusu Zentro Sozio­kulturaleko Herritarren Arretara­ko Zerbitzuan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak