→Basauri

“Eremu elektromagnetikoak gure egunerokoan” hitzaldia apirilaren 29an Basaurin

Hitzaldia 19:00etan hasiko da Basauriko Arizko Dorretxean. Geobiotek-eko eta Eremu Elektromagnetikoek Eragindako Pertsonen Euskal Koordinakundeko (COVACE) kideek eskainiko dute hitzaldia.

Dorretxe, Sagarrak eta Ekologistak Martxan taldeek, Basauriko Udalaren laguntzarekin, “Eremu elektromagnetikoak gure egunerokoan” hitzaldia antolatu dute apirilaren 29rako Arizko Dorretxean 19:00etatik aurrera. Antolatzaileek adierazi dutenez, “zenbait azterlan zientifiko independentek eta ingurumenerako zenbait agentziek egindako ikerlanek egiaztatu egin dute frekuentzia altuen eraginpean egoteak -maila baxuenetan bada ere-, ondorio biologiko kaltegarriak dituela“.

Asier Arregi (Geobiotek) aditua eta Eremu Elektromagnetikoek Eragindako Pertsonen Euskal Koordinakundeko (COVACE) kideek emango dute hitzaldia. Egunerokoan inguruan ditugun erradiazio-iturri ugarien berri emango dute, baita horiek gure osasunarengan izan dezaketen eraginaren berri ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak