Maiatzaren 9an, astelehenez, ‘Ongi etorri errefuxiatuak Basauri’ plataforma aurkeztuko dute udalerriko hainbat norbanakok Basauriko udaletxearen aurrean 19:00etan. “Gure burua aurkeztuko dugu jendeaurrean, eta bide batez, Europaren Eguna dela aprobetxatuz errefuxiatuen egoera salatuko dugu“, diote antolatzaileek.
