→Basauri

Eskalada irteera azaroaren 22an Zirt Zart Basauriren eskutik

basauri eskalada dock39 ballonti 2014

Portugaleteko Ballonti saltoki-guneko Dock39-an izango da eskalada praktikatzeko aukera. Izena emateko epea azaroaren 16ra arte egongo da zabalik.

Zirt Zart Basauriko gazteen eta gazteentzako elkarguneak 12 eta 35 urte bitartekoentzako eskalada irteera antolatu du. Hitzordua azaroaren 22an izango da eta adinaren arabera ordutegi ezberdinak egongo dira: 12 eta 17 urte bitarteko gazteak 15:00etatik 19:00ak arte eskalada praktikatuko duten bitartean, 18 eta 35 urte bitartekoak 18:30etatik 21:00etara arituko dira.

Inskripzioak Basauriko edozein Gaztegunetan egin daitezke, azaroaren 16a baino lehen. Herrian erroldatutako gazteek 10 euroko kuota ordaindu behar dute eta gainontzekoek, berriz, 12 euro.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak