Bihar, urriak 18, Sanfausto jaien barruan antolatu den euskal erromeria baino lehen, Eskarabilera omenduko da dantza baten bitartez. Basauriar guztiek parte har dezakete.
Ekintza hau 20:00etan izango da San Fausto plazan, euskal erromeria baino lehen. Honat taldearen eta Pretty Dolls dantza taldearen laguntzarekin burutu da flashmob hau. Izan ere, abestia Eskarabilera Bila da, Honat-ek eginikoa, eta dantza Pretty Dolls taldearena da. Hemen ikus eta ikas ditzakezu dantzaren nondik norakoak:
