→Basauri

Basauriko Eskubaloi kanpusean izena emateko epea dagoeneko zabalik

basauri eskubaloia 2010 kanpusa atlbasauri

Aurten uztailaren 5etik 15era bitartean -lanegunetan- izango da kanpusa 09:00etatik 15:00etara Artunduagako eta Urbiko kiroldegietan.

Basauri Eskubaloi Taldeak udako kanpusa antolatu du beste urte batez, Udalaren babesarekin. Aurten uztailaren 5etik 15era bitartean -lanegunetan- izango da kanpusa 09:00etatik 15:00etara Artunduagako eta Urbiko kiroldegietan.

Parte hartu nahi duenak izena eman behar du eta horretarako azken eguna ekainaren 30a izango da. Interesatuek inskripzio-orria online bete beharko dute eta ebbasauri@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dute, ordainagiriarekin batera.

Kanpusaren prezioa 80 eurokoa da (70 euro neba-arreba batek baino gehiagok parte hartzen badute) eta 0049 4805 17 2595045041 (Banco Santander) kontu korrontean sartu beharko dute eskattutako kopurua.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak