→Basauri

eTwinning kalitate-zigilua jaso du Urbi institutuak, Europan egindako lanengatik

basauri urbi institutua etwinning italia

Hizkuntza klasikoak ikasten dituzten ikasleek elkartrukea egin dute Italiako Plinio Seniore lizeoarekin eta S.O.M.A. delako europar proiektua gauzatu dute

Azkenaldian Urbi Institutuaren hez­kuntza proiektuek joera positiboa eta hazkorra izan dute. Izan ere, ‘Erasmus’ tankerako elkartrukeaz gain, eTwinning kalitate-zigilu na­zionala jaso berri du Institutuak 2014ko abenduan. Europako Es­kola Proiektuetarako Laguntzarako Zerbitzu Nazionalak (SNA) ematen duen eskupekoa da, S.O.M.A (Speci­fic Onomastic by a Multicultural Ap­proach – Classical roots and human body vocabulary in some modern languages: English, Basque, Spa­nish, Italian) delako europar proiek­tuan parte hartzeagatik.

Era berean, Campania eskual­deko (Italia) Castellammare di Sta­bia hiriko Plinio Seniore lizeoak ere jaso du eTwinning zigilua. Horiek horrela, 2012-2014 ikasturteetan zehar, hizkuntza klasikoak ikasten dituzten Urbiko ikasle eleanitzek proiektua gauzatu dute bertako li­zeoarekin batera. Ikasturte horie­tan Latina eta Greziera ikasketak egin zituzten Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek, S.O.M.A. proiektuari buruzko elkarlana bu­rutu zuten Twinspace plataforma digitalaren bitartez. Horretaz gain, epealdi horretan, Urbiko berrogeita zazpi ikaslek eskola-trukeetan hartu zuten parte.

EUROPAR BATASUNAK SUSTATUTAKO HEZKUNTZA-PROGRAMARIK GARRANTZITSUENA DA ETWINNING

Europar Batasunak sustatuta­ko hezkuntza-programarik garran­tzitsuenetarikoa da eTwinning-a. Izan ere, Europar Komisioak itzal­petutako “Lifelong Learning” eten­gabeko prestakuntza- eta hezkun­tza-programaren funtsa da europar programa hau. eTwinning-ak duen helburua Informazio eta Komuni­kazio Tegnologietan oinarritutako Europako eskolen arteko lankidetza bultzatzea da. Asmo horrekin, pro­grama honek europar kultura ani­tzeko lantaldeei babesa, tresnak eta zerbitzuak eskaintzen dizkie, edo­zein hezkuntza-gaitan elkarlan egin dezaten.

Hori dela eta, eTwinning kali­tate-zigiluak ekintzen goi-mailako kalitatearen berebiziko errekono­zimendua ekarri du Urbiko irakas­leentzat; ikasleentzako estimulua suposatu du eurek egindako aha­leginak fruituak ekarri dituelako; eskola-elkartearentzako, azkenik, europar ikastetxerekin elkarlanean aritzeko gaitasunaren, erabilgarri­tasunaren eta kalitatearekin eraku­tsitako konpromisoaren aintzates­pena izan da.

basauri urbi institutua etwinning

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak