→Basauri

Euskara hasierako mailatik ikasteko aukera “Echando Raices” Kulturarteko Zentroan

Basauriko Udal Euskaltegiaren laguntzarekin formakuntza zertifikatua lortu ahal izango dute bertaratutakoek. Basaurin eta Galdakaon erroldatutakoek %60ra arteko beka izango dute.

Basauriko Emakumeak Aniztasunean Elkarteak, Udalaren, Udal Euskaltegiaren eta “Echando Raices” Kulturarteko Zentroaren laguntzarekin, euskara hasierako mailatik ikasteko ikastaroa antolatu du.

Ikastaroa astearteetan eta ostegunetan izango da eta bi ordutegi erraztu dituzte: 09:30etik 12:00etara edo 14:00etatik 16:30ak arte. Ikasturtearen prezioa 105 eurokoa da -langabetuentzat eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenentzat 76 euro-, baina Basaurin edo Galdaon erroldatutakoek %60ra arteko beka jaso ahal izango dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak