→Basauri

Basauriko euskara irakasleen lan-poltsa 88 lagunez osatuta dago

Apirilean euskara irakasleen lan-poltsa ireki zuen Basauriko Udalak, 2019 ikasturtera arte ordezkapenak egiteko eta dagoeneko behin betiko zerrenda publikatu du. Guztira, 88 lagunek osatzen dute zerrenda hori.

Hautatutako izangaiak, lan-zerbitzuak eskaintzeko deituak izaten direnean, puntuazio-ordena zehatzaren arabera aukeratuko ditu Basauriko Udal Euskaltegiak, azkenak amaitu lezakeen arte eta berriro ere errotazioa hasi arte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak