Basauriko Udal Euskaltegiak euskara irakasleen lan-poltsa osatuko du 2016/17, 2017/18 eta 2018/19 ikasturteetan ordezkapenak egiteko. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 25era arte egongo da zabalik Udal Euskaltegiko idazkaritzan (gaur, ostirala,14:00ak arte eta astelehenean 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era).
Ezinbestekoak Diplomatura, Gradua edo Lizentziatura izatea, baita 4. hizkuntza eskakizuna ere. Eskaera-orria Basauriko Udalaren webgunean dago eskuragarri.
