→Basauri

Euskararen aldeko mosaiko erraldoia osatzeko erronka San Migeleko jaietan

basauri san migel be bagara jendea 2014

Azaroaren 29an ospatuko da Basaurin Be Bagara jaia. Bitartean, herritarrek parte har dezaten dantza txapelketa eta San Migelgo jaietako mosaikoa prestatu ditu antolakuntzak.

Basaurin Be Bagara herri ekimena dagoeneko hasi da aurtengo jaiaren nondik norakoak prestatzen. Azaroaren 29an, igandez, ospatuko da festa: “Hamabi orduko ekimena izango da, 08:00etatik 20:00etara, Solobarria plazan. Basauriarrok osatuko dugu egitaraua, aniztasuna zentzu guztietan bultzatuz”, dio Euskarabilak, egitasmoaren koordinatzaileak. Hala eta guztiz ere, aurretik hainbat jarduera jarri ditu martxan Basaurin Be Bagara ekimenak, hala nola, dantza eta selfie lehiaketak.

DANTZA LEHIAKETARAKO PARTE HARTZAILE BILA

basauri be bagara lipdub dantza 2014Aurtengo lehiaketan izena emateko epea azaroaren 13ra arte egongo da zabalik. Horretarako hainbat bide daude: Biarte Dantza Eskolan (Luis Petralanda 3), 944 497 747 telefonoa edo bbb-dantzalehiaketa15@hotmail.es helbide elektronikoa.

Lehiaketa Ibaiganeko Kultur Etxean izango da, ateak itxita, azaroaren 28an eta erakusketa azaroaren 29an izango da Solobarria plazan. Iera Iragorri Biarte Dantza Eskolako irakaslea, Fernando Antuñano Kareaga Goikoa ikastetxeko Gorputz Hezkuntza irakaslea, Nagore Zubiaur Social Antzokiko langilea eta Asier Arrieta Antzart taldeko dantzaria izango dira epaimahaikideak.

Lehen Dantza lehiaketa 2012an antolatu zuten Euskarabilak eta Biarte Dantza Eskolak: “Arrakasta ikaragarria izan zuen lehen deialdi hark: hamazortzi talde eta beste horrenbeste koreografia eta ehun dantzari baino gehiago”, diote antolatzaileek.

EUSKARAREN ALDEKO MOSAIKOA SAN MIGELEN

Basaurin Be Bagara taldeak, San Migeleko ordezkarien izenean, aurten ere euskararen aldeko ekimena egingo du San Migelgo jaietan. Azaroaren 29ko festa berotzeko, “Mosaiko erraldoia” egingo dute basauri san migel be bagara mosaikoa 2014irailaren 27an, bertso-saioaren ondoren, 13:30ak inguruan.

2014an euskararen aldeko erronka prestatu zuten Basaurin Be Bagarakoek San Migelen: partxis erraldoia. Aurtengo erronka, mosaikoa lehen piezatik azkenekoraino egitea izango da.


 

AUZOLANEAN EGINDAKO JOSTE-LANA

Aurten, auzolanean egindako joste-lana izango da Basaurin Be Bagara ekimenaren proposamen berrietako bat, Joana Vascocelos sortzaile portugaldarraren Contamination lanean oinarrituta dagoena. “Etxean gorderik ditugun oihal zatiak, botoiak, hariak, artileak, pilotak, flotagailuak, txanoak, kamiseta zaharrak eta plastikozko objektu txikiak ilunetatik atera eta josten eta itsastean datza proiektuak”, diote Basaurin Be Bagaratik.

Helburuei buruz galdetuta, hauxe diote Euskarabilatik: “Elkartasun eta auzolan dinamika handia bultzatu ondoren, herri eta txoko ezberdinetan jositako zatiak jaso eta josiz, panpina erraldoi, koloretsu eta bakarra osatzea, euskararen herri anitzaren metafora izango dena”.

Sorkuntza lanaren ardura artistikoa Ixone Palencia gazte basauriarrak hartuko du eta dagoeneko hainbat norbanako eta elkarte hasi dira proiektuari lehendabiziko ziztadak ematen; hala nola, Emakumeak Aniztasunean elkartea, Basauriko zaharren egoitzak, San Migelgo Yoli joskintza eta eskulan tailerra eta Al detalle tailerra. “Hurbildu Euskarabilara eta bertan emango dizuegu behar besteko azalpena, baita materiala ere”, diote antolatzaileek. Azaroaren 29an aurkeztuko dute basauriarren artean egindako sorkuntza lana.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak