→Basauri

Euskarazko film laburren zirkuitua gaur Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxean

basauri laburbira 2015

Guztira zortzi ikus-entzunezko ikusteko aukera egongo da Laburbira film laburren zirkuituaren barruan. Hitzordua martxoaren 11n izango da 19:00etan.

Laburbira -film laburren zirkuitua- Basaurira helduko da martxoaren 11n. Pozokoetxeko Kultur Etxeak hartuko du euskarazko zinemagintzaren “perla txikien” emanaldia 19:00etatik 20:30etara. Guztira zortzi lan ikusteko aukera izango dute bertaratutakoek, “euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren aniztasun eta kalitatearen erakusgarri“, diote Euskaltzaleen Topagunetik. Zuzendari esperientziadunek, hasiberriek eta bidea urratzen dabiltzanek dute lekua 2015eko edizio honetan.

Aurtengoa hamabigarren edizioa da eta martxoaren 4tik 28ra, 29 herritan izango da zirkuitua: Areatza, Arespalditza, Aretxabaleta, Arrasate, Asparrena, Atarrabia, Azkoitia, Azpeitia, Basauri, Berriozar, Biasteri, Durango, Ea, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gasteiz, Hernani, Hondarribia, Igorre, Lazkao, Mutriku, Ordizia, Paris, Soraluze, Urkabustaiz, Usurbil, València eta Zumaia.

LABURBIRA 2015

Ein Land (5´32´´) Igone Arreitunandia
Hubert le Blonen azken hegaldia (10´) Koldo Almandoz
Aitona mantangorria (20´) Kepa Errasti
Don Miguel (5´42´´) Kote Camacho
Arconada (10´23´´) Asier Urbieta
Zela Trovke (13´15´´) Asier Altuna
Zaunk! (2´) Ixone Aroma, Aritz Lasarguren, Asier Vera
Zarautzen erosi zuen (16´) Aitor Arregi

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak