→Basauri

Finagako San Martin baseliza bisitatzeko aukera gehiago ekainaren 28ra arte

basauri finaga ermita

Apiriletik hasita eta ekainaren 28ra arte asteburuetan bisitatu ahal izango da Basaurik ezkutatzen duen altxorra. Publiko orokorrarentzako zein ikastetxeentzako bisitak antolatu dituzte.

Finagako San Martin baseliza bisitatzeko aukera jarri du martxan beste behin ere Basauriko Udalak. Bertan aztarna arkeologiko berriak aurkitu dituzte eta adituek diotenez, “Bizkaiko sekuentzia kronologiko eta kultural osoena da topatutako materiala“. Finagako ermitak baditu hainbat nekropolitako aztarnak, IV. eta XVI. mendeen artekoak. Publiko orokorrarentzako eta ikastetxeetarako bisita gidatuak antolatu dituzte apiriletik ekainaren 28ra arte, larunbat eta igandetan 12:00etan.

Gune historikoa bisitatu nahi duenak eskuragarri izango du 634 243 762 telefonoa, baita bizkaikobisitak@outlook.com helbide elektronikoa ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak