→Basauri

Yestek jasoko du aurtengo Piru Gainza Saria ekainaren 5ean Soloarten

basauri piru gainza 2015 soloarte

Ekainaren 4an eta 5ean Piru Gainza Txapelketaren 18. edizioa ospatuko da Soloarte Futbol Zelaian. Basauriko Selekzioaz gain, Espanyol, Udinese Calcio, Athletic, Valentzia eta Realak parte hartuko dute.

Aurten, Piru Gainza 2016 Garaikurra Fran Yeste futbol jokalari ohiak jasoko du. Ekitaldia ekainaren 5ean izango da 12:00etan, final nagusia burutu aurretik. Sari hau urtero banatzen zaie Basauriko norbanako edo talde esanguratsuenei, arlo sozialean, kirolean edo kulturalean egin duten ibilbideagatik.

XVIII. Piru Gainza Txapelketa – Egitaraua

Ekainak 4, larunbata

10:00 Basauriko Selekzioa – Espanyol

11:15 Real Sociedad – Valencia

12:30 Espanyol – Udinese

16:30 Athletic – Valencia

17:45 Basauri – Udinese

19:00 Athletic – Real Sociedad

Ekainak 5, igandea

09:15 5. eta 6. postuak

10:30 3. eta 4. postuak

12:00 Finala

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak