Urriaren 26an, asteazkenez, Athletic Clubek U21 Premier League International Cup txapelketari hasiera emango dio bigarren urtez jarraian. Deialdian Aitor Arego basauriarra dago, gaur egun CD Basconian dabilena.
Athletic Club F taldean egokitu dute, Hertha (Berlin), Reading (Ingalaterra) eta Everton (Ingalaterra) taldeekin batera. Talde berlindarra lehenengo aurkaria izango du talde bilbotarrak urriaren 26an 20:00etan American Express Elite Football Performance Centre zelaian. Hurrengo neurketak izango dira azaroaren 23an Readingen kontra eta abenduaren 21ean Evertonen aurka.
