Sareak

☉ Basauri

Gabonaldia programak 25 jarduera ekarriko ditu Basaurira abenduaren 16tik aurrera

Abenduaren 16tik urtarrilaren 8ra bitartean Gabon giroan murgilduko da Basauri, Gabonaldia programarekin. Guztira, 25 jarduera ezberdin antolatu dituzte.

|

basauri olentzero 2014 9

Datorren abenduaren 16tik urtarrilaren 8ra bitartean Gabon giroan murgilduko da Basauri, Gabonaldia programarekin. Beste urteetan bezalaxe, aurtengoan ere egitarau betea prestatu dute Basauriko Udalak, Social Antzokiak, Kultur Basaurik eta Basauri Kirolakek, Herriko Taldeaken, Mikelats Kultur Elkartearen, El Maño Basozelaiko Auzokideen Elkartearen, Sorgina Kultur Elkartearen eta Basauriko Merkatarien Elkartearen laguntzarekin.

Prestatu dituzten jardueren artean aipatzekoak dira Gabonetako Haur Parkea, Olentzeroren kalejira, Errege Magoen desfilea, Gabon-kantak, haurrentzako ikuskizunak, gazteentzako tailerrak edota kirol jarduerak.

Gabobaldia 2016 – Egitaraua

Abenduak 16, ostirala

17:30 Gabonetako jaia Basozelai Gizarte Etxean

Abenduak 17, larunbata

17:30 Zinema-emanaldia Sorginetxean (Kareagan)

19:00 Txokolatada Kareagan

19:30 Altrius Magoa Sorginetxean

Abenduak 18, igandea

11:00 Haur-jolasen karpa Basozelain

12:00 Motorzaleen juntadizoa

14:00-18:00 Bilboko izotz pistara irteera Zirt Zarten eskutik

Abenduak 19, astelehena

18:30-19:30 Gofreen tailerra Basozelai Gizarte Etxean (4-12 urte). Izena eman behar da aurretiaz

Abenduak 21, asteazkena

18:30-19:30 Arte tailerra Arizko Dorretxean (4-12 urte). Izena eman behar da aurretiaz

Abenduak 22, osteguna

17:30 Puski eta Txurruski pailazoak Pozokoetxe Kultur Etxean

Abenduak 23 – Urtarrilak 6

11:00-14:00 / 17:00-20:00 Gabonetako Haur Parkea (abenduaren 24an eta 31n goizez bakarrik egongo da zabalik, eta hilaren 25ean eta 1ean itxita egongo da)

Abenduak 23, ostirala

17:30 Gabon kantak Musika Eskolako ikasle eta irakasleen eskutik, herrian zehar

19:00 Musika Eskolako ikasle eta irakasleen emanaldia Musika Eskolan

Abenduak 24, larunbata

11:30-13:30 Olentzerok aurten jaiotako haurtxoak hartuko ditu Arizgoiti plazan. Eskabideak online

12:00 Olentzero San Migelen, Hernan Cortes plazan

16:30 Olentzeroren kalejira Ariz auzotik

Abenduak 26 – Urtarrilak 4

10:00-13:00 Gabonetako ludoteka bereziak Pozokoetxen, Tximeletan, San Migelen, Basozelain eta Kareagan

Abenduak 27, asteartea

10:00 BECeko Gaboentako Haur Parkera irteera Zirt Zarten eskutik

17:30 Zirkoa Social Antzokian: Malutak II

Abenduak 29 – Urtarrilak 4

12 urtetik gorakoentzako tailerrak Basozelai eta San Migeleko Gazteguneetan

Urtarrilak 3, asteartea

18:30 Errege Magoen postaria Arizgoiti plazan

Urtarrilak 4, asteazkena

11:00-14:00 / 17:00-20:00 Puzgarriak San Migeleko frontoian

Urtarrilak 5, osteguna

11:00-13:30 Errege Magoen harrera Social Antzokian

18:00 Errege Magoen desfilea Social Antzokitik

☉ Basauri

Argazkiak | Euriak ez du zapuztu Korrika Jaia gaur San Migelen

|

Korrikaren aldeko jaia ari dira ospatzen San Migelen. Eta, euria ari duen arren, giro bikaina dago: pankarta pintaketa, San Migel Kantari, kuestazio mahaia eta Korrika materiala erosteko mahaia eta bazkaria antolatu dituzte goizean frontoiaren inguruetan.

Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, umeen pilota partidak eta Bertso Pilota Jaialdia izango dira pilotalekuan, eta 20:00etan gurdi-poteoa dago aurreikusita Elexalde tabernatik.

Hauek Mikel Iturbek bidalitako argazkiak:

Osorik irakurri

☉ Basauri

Jokalari hauek dira 2026ko Basauriko Selekziorako hautatuak

|

2026ko Basauriko gizonezkoen Selekzioa // Basauriko Udala

Mikel Rodriguez Basauriko Selekzioko gizonezkoen futbol entrenatzaileak hautatu ditu dagoeneko aurtengo jokalariak. Guztira 22 jokalari hautatu ditu Rodriguezek.

Asier Iragorri alkateak eta Jon Zugazagoitia Kirol arloko zinegotziak etapa honetaz “ahalik eta gehien gozatzea eta Basauri harrotasunez ordezkatzea” animatu dituzte jokalariak.

Jokalari hauek osatzen dute 2026ko Basauriko Selekzioa: Alvaro Alonso, Markel Gomez, Jaider Felipe Cano, Mohamed Yaraahallah Salek, Eder Ribote, Enaitz Alejo, Ibai Cobelo, Alex Molina, Endika Charterina, Aratz Carromero, Markel Carazo,  Asier De La Fuente, Markel Gomez, Kepa Perez, Erik Del Rio, Ander Azkueta, Mikel Llano, Julen Etxebarria, Julen Vargas, Iker Navaridas, Alex Moreno eta Oier Barrero.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Korrika jaia antolatu dute martxoaren 14an San Migelen, Basaurin

Pankarta pintaketa, San Migel Kantari, bazkaria, pilota partidak, Bertso Pilota eta gurdi-poteoa antolatu dituzte

|

Larunbatean egingo dute Korrika jaia San Migelen // Geuria

Martxoaren 14an, larunbatez, Korrika jaia antolatuko dute San Migelen, Basaurin. Otsailean GEURIAn aurreratu bezala, Korrikaren aldeko bazkaria izango da Sofia Taramona ikastetxeko jolastokian, baina ez da ekitaldi bakarra izango.

Egunari hasiera emango diote 12:00etan umeen pankarta pintaketarekin eta korrikaldi txikiarekin. Ondoren, San Migel Kantari taldearekin tabernaz taberna kalejira antolatu dute.

Eguerdian, kuestazio mahaia jarriko dute eta herritarrek Korrika materiala erosteko aukera izango dute.

Bazkaria eta gero, umeen pilota partidak izango dira frontoian, eta horien ostean, Bertso Pilota izango da Lizaso, Erasun, Goñi eta Urruzola pilotariekin eta Arkaitz Estiballes eta Nerea Elustondo bertsolariekin.

Eta gauari hasiera emateko, gurdi-poteoa antolatu dute herriko kaleetatik.

Egitaraua | Korrika Kulturala San Migelen

Martxoak 14, larunbata
12:00 Umeen pakarta pintaketa eta korrikaldia Ixatxak parkean
12:30 San Migel Kantari Elexalde tabernan
13:30 Kuestazio mahaia eta Korrika materiala Laboral zaharrean
14:30 Korrika bazkaria Sofia Taramona ikastetxean
18:00 Umeen pilota partidak frontoian
18:30 Bertso Pilota: Lizaso-Erasun vs Goñi-Urruzola. Arkaitz Estiballes-Nerea Elustondo
20:00 Gurdi-poteoa Elexalde tabernatik

Osorik irakurri

☉ Basauri

Basaurin eskola-sukaldea jartzeko kudeaketa “bizkortzea” eskatu die EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eta Udalari

|

Sofia Taramona ikastetxeko jantokia // Geuria

Iazko ekainean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak iragarri zuen eskola-sukalde bat jarriko zuela martxan Basaurin 2025-2026 ikasturtean, inguruko bederatzi ikastetxe publikori zerbitzu emateko.

Basauriko ikastetxeetako Guraso Elkarteen urteetako aldarrikapena da, baina oraindik horren berririk ez dutela salatu dute. “Eta, gainera, azaroan eta abenduan zomorroak agertu ziren ikasleen plateretan”, salatu zuten Basauriko familiek martxoaren 4an Ibaigane Kultur Etxean egin zuten bileran.

Guraso Elkarteek eskatzen dute ikastetxe publiko bakoitzean bazkariak sukaldatzeko sukaldeak egokitzea, baina Eusko Jaurlaritzak zonaldekoaren alde egiten badu, kalitatea handitzea eskatzen dute: “Hala ere, susmoa daukagu zonaldeko sukaldea eraiki arren, bertan esleituko duten zerbitzua kateringa izango dela berriro”.

Marko horretan, Basauriko EH Bilduk eskola-sukalde zentralaren ezarpenaren atzerapena salatu du.

“EH Bilduren ustez bereziki larria da Guraso Elkarteek berriro ere gurasoekin bilerak planteatu behar izatea eta Hezkuntza Sailaren jardun faltaren aurrean kexa publikoak egitea; izan ere, iragarpenak egiten jarraitzen du baina ez du inolako zehaztasunik aurkezten”, diote talde subiranistatik.

Ildo horretan, EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eta Basauriko Udalari eskatu die beharrezko kudeaketak “bizkortzea”, “2026-2027 ikasturtearen hasieran sukaldea ikastetxeetan errealitate izan dadin”, diote.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Marina Landak Aria taldearekin kontzertua emango du martxoan Social Antzokian 

|

Marina Landa Aria taldeko buru da eta kontzertua emango du martxoaren 12an Basaurin // Social Antzokia

Marina Landa buru duen Aria taldeak kontzertua emango du martxoaren 12an, ostegunez, 20:00etan Social Antzokian.

Taldearen azken diskoak aurrera begiratzeko beharra islatzen du.

Sarrerak salgai daude 6 euroan, eta Social Antzokiko bazkideek doan gozatu ahalko dute kontzertuaz. 

Osorik irakurri