Gabonaldia programa abenduaren 11tik urtarrilaren 9ra bitartean ospatuko da. Basauriko instituzioek eta elkarteek hainbat jarduera antolatu dituzte, hala nola, antzerkia, Gabon kantak, pailazoak, Olentzero, Gabonetako Parkea, kirol ekitaldiak, Erregeen desfilea, ludoteka eta musika.
Gabonetako argiak ere hilaren 11n piztuko dira urtarrilaren 6ra arte, 17:30etik 00:00etara. Guztira, 40 arku-lanpara jarri ditu Udalak. Gainera, Baskoniako eta Arizko zubiak, Arizko Dorretxea eta ermita, Kultur Etxeak, Kareagako eta Artunduagako sarbideak eta udaletxe aurrean dagoen izeia argiztatuko dituzte. Orotara, 20.328 euro inbertitu ditu Basauriko Udalak argi hauetan.
KIROL-JARDUERAK GABONETAN
Gabonetan ere kirola praktikatzeko aukeraegongo da eta Basauri Kirolakek hainbat jarduera antolatuko ditu. Besteak beste, puzgarriak igerilekuetan, gimnasia erritmikoa eta padel sup Artunduagako eta Urbiko kiroldegietan.
San Migelen, Mikelats Elkarteak puzgarriak jarriko ditu urtarrilaren 4an frontoian, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
GABONALDIA 2015 – PROGRAMA
Abenduak 11, ostirala
18:00 Umeentzako berbena euskaraz Basozelai Gizarte Etxean
Abenduak 14, astelehena
18:00 Familian egoteko tailerrak Kultur eta Gizarte Etxeetan (izen ematea beharrezkoa da)
Abenduak 18, ostirala
17:30 Gabonetako jaia Basozelai Gizarte Etxean
Abenduak 20-23-29-30
Basauriko Merkatari Elkarteak goxokiak banatuko ditu
Abenduak 20, igandea
12:00-14:00 Olentzerori harrera Basozelain
12:30 Txirri, Mirri eta Txiribiton Social Antzokian
17:30 Txokolatada Basozelain
Abenduak 21, astelehena
18:00 Familian egoteko tailerrak Kultur eta Gizarte Etxeetan (izen ematea beharrezkoa da)
Abenduak 22-Urtarrilak 6
11:00-14:00 / 17:00-20:00 Gabonetako Parkea Solobarria plazan
Abenduak 22, asteartea
17:30 Gabon Kantak Musika Eskolaren eskutik. Solobarria plaza-Benta-Begoñako Andra Mari-Arizgoiti-Musika Eskola
Abenduak 24, osteguna
11:30-13:30 Olentzerok 2015ean jaiotako haurrak jasoko ditu Arizgoiti plazan
12:00 Olentzerori harrera eta txu-txu trena San Migelgo Hernan Cortes plazan
16:30 Olentzeroren kalejira Kantabria plazatik: Galizia kalea-Doktor Fleming-Solobarria-Begoñako Andra Mari-Arizgoiti
Abenduak 26-29-30
10:00-13:00 Gabonetako ludotekak Pozokoetxen, Tximeletan, San Migelen, Basozelain eta Kareagan
Abenduak 26-Urtarrilak 9
Tailerrak Basozelaiko eta San Migelgo Gazteguneetan: parkour, Filmania, egutegiak, gabonetako galletak eta piruletak, esku-lanak, botila-lanparak eta domino.
Abenduak 26, larunbata
18:00 Berbena eta txistorrada Sofia Taramona eskolan
Abenduak 29, asteartea
18:00 Diskofesta eta txokolatada San Migelgo frontoian
Urtarrilak 3, igandea
18:30 Errege Magoen postaria Arizgoiti plazan
Urtarrilak 4-5
10:00-13:00 Gabonetako ludotekak Pozokoetxen, Tximeletan, San Migelen, Basozelain eta Kareagan
Urtarrilak 5, asteartea
11:00-13:30 Errege Magoei harrera Social Antzokian
18:00 Kabalgata Social Antzokitik
