Unibertsitatean Lehen Hezkuntza ikasi, Arrigorriagan administrari lanetan aritu eta bizitzari frenoa jarri zion Gaizka Tovarrek. Haitin hiru hilabete eta Nikaraguan sei pasatu ditu
Bizitzak buelta asko ematen dituela dio esaerak. Gaizka Tovar (Basauri, 1979) basauriarrak hogeta hamabost urte ditu eta azken urtean hankaz gora jarri du bere ordura arteko bizimodua. Haitin eta Nikara- guan bizi izan da azken hilabeteetan.
Irakasle ikasketak eginda eta Nikaraguan sei hilabete. Nolatan?
Lehen Hezkuntza ikasi nuen unibertsi- tatean, baina administrazio lanetan ibili naiz Arrigorriagan azken urteetan, Haitin lurrikara gertatu zen arte. Hori izan da nire in exio puntua. Hiru hilabetez egon nintzen bertan laguntzen eta lan egiten. Handik bueltatu nintzen Basaurira, baina orduantxe konturatu nintzen hortik bi- deratu nahi nuela nire bizitza. Ildo horri jarraituta, ikasketei berriro heldu nien: Berdintasunean, Sexologian eta Kooperazioan masterrak egin nituen eta horien inguruko ikastaroak ematen aritu izan naiz ikastetxeetan eta institutuetan. Baina iaz Nikaraguan proiektu bat egiteko aukera atera eta bitan pentsatu barik hara joan nintzen.
Zertan oinarritu da proiektu hori?
Berdintasuna lantzeko proiektua izan da, baita sexualitatea lantzeko ere. Alde batetik, jaso ninduen elkarteak zeukan berdintasuna lantzeko proiektuan parte har- tzea zen nire betebeharra eta bestetik, nire proiektu propioa: sexualitate heziketa eta baliabideak eskaintzea. Hau lantzeko herri bakoitzeko lauzpabost ordezkarirekin biltzen ginen eta ordezkariok herritarrei azaltzen zieten guk eurekin berba egindakoa.
Sei hilabete lanean eman ondoren, nolakoa iruditu zaizu bertako egoera?
Igarri dugu gizartean berdintasuna gogor landu dutela azken urteetan eta hori au- rrerapauso handia da. Hortaz, berdintasu- nari dagokionez erraztasun handiak izan ditugu bidean, baina sexualitate proiektua dexente zailagoa egin zaigu, han generoa- rekiko ikuspegia hemen daukagunarekin alderatuz oso ezberdina baita; eta horrek ez du esan nahi hemen gauzak ondo dau- denik. Nikaraguan gizonek jaiotzen di- renetik ikasten dute euren betebeharra bizitzan lan egitea eta aisialdia dela, eta plazerra jaso nahi dutenean, horretarako emakumea dagoela. Emakumeen bete- beharra aldiz, etxeko lanak egitea eta gizo- nek harreman sexualak nahi dituztenean haiei plazerra ematea da. Esaterako, hamalau urteko gazte batek oso barneratuta du ikuspegi hau eta honako bidea asko- tan ematen da: harremanak izaten dituz- te beren lehenengo bikotearekin, ez dute kondoirik erabiltzen, emakumea haurdun gelditu eta umea izaten du abortatzeko es- kubiderik ez dutelako, eta gainera gizar- tean oso gaizki ikusita dagoelako. Ostean, gizona nekatu, emakumea utzi, beste batekin hasi eta berriro kontu berdina errepikatzen da. Hortaz, ohikoa da bizpahiru umerekin eta gizonik gabeko emakumeak ikustea. Egoera horretan dauden emaku- meek oso zaila dute lana bilatzea.
Hori arazo larria da, baina ez da bakarra: homosexualitatea, bisexualitatea eta tran- sexualitatea ez dituzte onartzen, iraindu egiten dituzte eta segituan bibliara jotzen dute sexu aukera horiek gaitzesteko; ez dugu ahaztu behar gure heziketaren kontra erlijioa dugula, eta horrek Nikaraguan in- dar izugarria dauka. Beraz, esparru sexualeko proiektuan lan egitea zaila izan da.
Eta bestelako heziketan ere aritu al zarete?
Aritu baino gehiago, aztertu egin ditugu herritarrak. Asko gustatu zait elkarbana- tzea nola ulertzen duten. Ur edota janari gutxi eduki arren, bere etxean hartzen zaituzte eta denetarik ematen dizute; oso eskuzabalak dira.
Gutxien gustatu zaidana pobrezia, klima eta animaliak zelan tratatzen dituzten izan da. Bero gehiegi eta euri gutxi dute- nez, belar gutxi dago eta ondorioz abereek ia ez daukate jatekorik. Horrez gain, txa- kurrak ez ditutzte tratatzen guk hemen gehienok egiten dugun bezala. Bertakoak kale-txakurrak dira, etxetik kanpo dau- denak, eta nagusiek txakurrak jotzeko eta jaten ez emateko eskubidea dutela uste dute. Egoera asko nahiko jasanezinak egin zaizkit, nagusikeria askotan agertzen dutelako; gainera, nire kasuan, gehien gus- tuko dudana nire txakurrarekin denbora pasatzea da.
Gaizka berdina joan eta etorri dela esango al zenuke?
Inongo zalantzarik gabe, ez. Hemen ikastetxeetan ematen nituen ikastaroak eta nire eguneroko bizimodua bertan behera utzi nuen ezagutzen ez nuen leku batera joateko. Erabaki hori hartzea ez da ahun- tzaren gauerdiko estula. Bertan asko ikasi dut, besteak beste eskuzabaltasuna, en- patia eta Lurrarekiko lotura naturarekin modu jasangarri batean bizi ahal izateko. Adibidez, konturatu naiz hemen kotxea gehiegi erabiltzen dudala eta hori aldatu nahi dut.
Orokorrean, bizitza beste modu batean bizi behar dudala; izan ere, lehen lanean gehiegi murgiltzen nintzen nire inguru- ko jendeari eta niri denbora gutxi eskainiz eta hori ez da bide zuzena. Bizitza bakarra dago eta betebeharrak eginez igarotzen dugu denbora albotik pasatzen zaigunari erreparatu gabe.
