→Basauri

Ganorabako komiki lehiaketak 2.250 euro banatuko ditu

basauri ganorabakao komiki lehiaketa 2014

Ganorabako 2015 Komiki Lehiaketan parte har­tzeko deialdia zabaldu du Ba­sauriko Udal Kultur Etxeak. Nazioarte mailara hedatzen den lehiaketa da honakoa eta beraz, edonork parte har de­zake, “mugarik gabe, bakarka ala gidoilaria eta marrazkilaria biak batera”, dio Hilario Mozo arduradunak. Lanak aurkezteko epea martxoaren 27an bukatu­ko da eta posta bidez edo eskuz Pozokoetxeko Kultur Etxean entregatu behar dira. “Orain­dik oso lan gutxi heldu zaizki­gu, baina jende gehienak azken egunera arte itxaroten du lanak bidaltzeko”, dio Mozok.

Bost sari banatuko dira Ba­sauri Komik lehiaketako irabaz­leen artean. Lehenengo saria 900 euroko izango da; bigarren sailkatuak 450 euro eskuratuko ditu eta hirugarrenak, 300 euro. Gainera, bi akzesit ere izango dira: Saririk gabeko euskaraz­ko autorearentzat 300 euro eta Saririk gabeko Basauriko auto­rerik onenarentzat beste 300 euro.

2014AN 104 KOMIKI

2014ko edizioan 104 lan aur­keztu ziren lehiaketara: 26 Biz­kaitik, 11 EAEko gainontzeko lurraldeetatik, 64 Espainiatik eta 3 Ameriketatik. Antolatzai­leek emakumeen parte hartzea (24 lan) eta euskarazko lanen presentzia (15) nabarmendu zuten. Javier Gamboa kazeta­ri eta umorista grafikoa, Asier Sanz ilustratzaile eta umorista grafikoa eta Raul Sastre itzul­tzailea izan ziren epaimahaia osatu zutenek. Hilario Mozoren esanetan, “partaidetza dezen­te igo da aurreko urteetan eta azken bietan jaso dugun komiki kopurua ehundik gorakoak da”.
Bestalde, aurten ere Komi­ki Azoka egingo dutela baiez­tatu du Hilario Mozok, zehazki, apirilaren 26an Arizko Dorretxean. Egun, bertan eskainiko dituzten hitzaldiak, ikastaroak eta azoka bera lotze­ko lanetan dihardute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak